Aspaldiko partez hemen idaztera noa. Uste dut kausak merezi duela.

Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa, baina ez da Youtubeko bozketa-sistema arrunta. Adi:

TVEren tengo una pregunta para usted saiorako galdera prestatu dut, euskaraz hasieran, eta lagun batek eskatuta, gazteleraz gero. Zoaz elecciones08 kanalera eta aukeratu "Vote". Bilatu bertako bilatzailean: egunkaria. Bi bideo agertuko zaizkizu. Aukeratu bat eta egin klik gora begira dagoen eskuan. Gero, aukeratu beste bideoa eta egin gauza bera. Egunean behin baino ezin duzu bozkatu. Ez duzu Youtube erabiltzailerik behar, beraz lasai.

Pausoz pauso:

- Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08.
- Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu.
- Bilaketan 'Egunkaria' jarri.
- Bi bideo azalduko dira.
- Bat hautatu -gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu). Bide batez, bozkatu beste bideoa ere. ;-)

Gaur Berriaren paperezko bertsioan idatzi dute honi buruz. Datuak zaharkituak daude, gaztelerazko bideoa dagoeneko 3600 aldiz ikusi dute. Sare sozialetan ibiltzen bazara, Egunkariaren aldeko kausak ireki ditut Facebook eta Tuenti-n. Informazio gehiagorako, Luistxo Fernandezek Juicio a Egunkaria bloga hasi du Javier Ortiz kazetariaren webgunean, gazteleraz. Euskaraz, Egunkariaren Alde Elkartearen egunkaria.info duzue.

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

2 comments:

Gorka Jakobe Palazio erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko, Josu. Beti bezala, Sarea inork baino hobeto ezagutzen duzu. Ikasle aparta eta euskararen alde eginez beti...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Berriemailera El Corte Inglesera baino lehenago heldu da udaberria. Zenbat lore, hain hitz gutxitan! Eskerrik asko.