2016
Google-Blogger plataformak Blogspot.com domeinua eskaintzen du

Bideo labur honetan Blogger sisteman mezu edo sarrera nola idazten den ikusiko duzu. Screencasta da eta irakasleak azalpenak ematen ditu mezuak egokiro idatziak izan daitezen. Hona hemen screencasta:


Zuzeu.eus infogunea

Hasier Etxeberriari bideoa grabatu diot ZuZeu proiektua azaldu duenean ikasleen aurrean. Hasierrek ederto azaldu du nola hasi diren proiektu berriztatzaile honekin eta zelako pausoak egin dituzten hastapenean Zuzeu webgunea abiatzeko. 2009ko maiatzaren 7an EHUn egindako mintzaldia da.


hitzetan URL helbideak jarriz lortzen dira hiperloturak 

Hiperloturak edo estekak oso inportanteak dira Interneterako idazten dugunean. Estekek erreferentzietara bidaltzen gaituzte eta boligrafoz egiten den ohiko idazkerari gainbalorea eskaintzen diote. Hortaz, blog eta infoguneetako testuetan loturak jartzea inportantea da oso. Notizia bakoitzean bizpahiru lotura edo esteka jartzeak sinesgarritasuna eman ahal dio testuari, berriemailearen sona goratuz. Blogger zerbitzuan hiperloturak oso errazki burutzen dira. Beheko video honetan ikus daiteke nola jartzen diren estekak testuetan, Blogger sisteman.




Aspaldiko bideoak dira, 2007ko urtean egin bainituen. Berria egunkariko zuzendariak gogoeta egiten du euskararen presentziaz Mendebaldeko eta ekialdeko Nafarroako prentsa idatzian. Mintzaldia 2007ko martxoan eman zuen Bilbaoko Euskal Astean. Leizaola Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldia izan zen.



Mendebaldeko Nafarroako Euskal Autonomi Elkartean hauteskundeak izango dira irailaren 25ean. Egun horretan, Gipuzkoako nafartarrek lehenengoz aukera izango dute alderdi nazional nafar bati botoa emateko. Libertate Nafarra deritzon alderdiak Nafarroa Batua aldarrikatzen du eta horrexegatik aurkezten da lurralde nafar guztietan. Duela gutxi sortutako alderdi hau lehena da mugimendu nafartzaleak sustatua, Nafarroako estatu aske eta batuaren alde dagoena. Zerrendako lehen hautagaia Ibon Arrieta azkoitiarra da.
Libertate.eu domeinuan dauka webgunea LNk

Ezkarai herria ospetsua da eski estazioagatik, Valdezcaray deritzonagatik hain zuzen ere. Ezkarai Demanda mendilerroaren ondoan dago eta Echaurren izeneko jatetxe eta hotela dauka, non bikain jaten baita. Politikari asko joaten dira bertara elkarri hitz egitera. Hego Nafarroako herri honetara mendebaldar xume asko ere joaten dira udan eta neguan. Harrizko etxeak ondo kontserbaturik daude bertan eta eskizaleek dendak dituzte beren tresnak eta jantziak erosi ahal izateko. Ezkarai pasa eta gero egungo muga politikoa dago Errioxako komunitatearen eta Gaztelaren artean. Demandako haranean asko dira nafarreraren presentziako lekukoak: deiturak, toponimoak eta ohiturak batik-bat.

Ezkarai herria - Iturria: Wikiloc.com

Frantsesez Vieux Boucau jarri diote izena, eta nafar hizkuntzan Bokale Zaharra da. Hala ere, Port Albret edo Labriteko Portua izenaz ere ezagun da Labriteko kostaldeko portu antzeko hau, Gaskoniako landetan kokatua. Egia esan, benetan zoragarria da turismoa egiteko, daukan itsas lakuagatik, non irla bat ere dagoen. Horrez gain, bidegorriak daude ipar, hego eta ekialdeko norabidea dutenak pinudien artean pedalei eragiteko. Herri polit eta txikia da, zinez, Bokale Zaharra. Garai batean trenbidea pasatzen zen eta egun bizikletaz egin daiteke trenaren bidea, bidegorri bihurturik. Nafarroako Henrike IIIaren garaian sortu zen Labriteko portua, Aturri ibaia probestuz.




Bokale Zaharraren mapa - Itsas lakua

Aierbe herria airetik - Iturria: Redaragon.com

Mendizale nafartarrek ondotxo ezagutzen dute Aierbe herria. Oskatik Jakara doan bidetik topatzen dugu herri polit hau. Bertan, estilo gotiko-ernazentistako palazio onenetarikoa ikus daiteke, XV, mendekoa dena. Aierbeko markesen palazioa da, edo hobeto esanda: Urries-en palazioa. Zenbait jatetxe eta taberna topa daitezke bertan: El Rincón del Palacio, O Callejón de Belchite, Casa Ubieto eta Villa de Ayerbe jatetxea. Aierbekoa da Fernando Eskuain nafartzalea, bere nafartasuna ari da zabaltzen herri osoan.

 
Chantal Reyes gazte getxoztarrak eta EHUko kazetaritzako ikasleak ikerketa egin du kirol prentsaz. Reyes andereñoak jakin nahi zuen zer desberditasun dagoen gizonezko eta andrazkoen artean kirol prentsako notizietan. Lana gradu amaierakoa izan da eta notarik gorena lortu du 22 urteko kazetaritzako ikasle ohiak. Lanaren zuzendaria Matxalen Legarreta Iza Soziologiako doktorea eduki du.

Chantalek aztertutako 5.846 informazioetatik 386tan beste inon ez du aurkitu emakumearen presentziarik. Guztira horretatik, emakumeak titularretara dakartzaten testuak erdira ere ez dira heltzen. Honek esan gura du emakumezkoek protagonizatutako notiziak %6,61a besterik ez direla; horrez gain, eta argitalpen horien heren batean gizonezko bat edo batzuekin batera agertzen dira andrazkoak. Informazio gehiago, Uribealdeko Hiruka nafarrerazko aldizkarian jaso daiteke.
Iturria: Omicrono.com

Albisteetan bideoak txertatzea oso egokia izaten da, baldin eta bideoak zerbait emanez gero notiziari edo erreportaiari. Bideoak Youtube edo Vimeo bezalako bideoguneetan gordetzen dira, geroago Berriemaile-ko notizian txertatzeko. Bideoa izan daiteke norberak egindakoa edo erreferentziatua beste inork egindakoaren erreferentzia alegia. Ikus dezagun adibide bat, Vimeo-tik hartua eta Iñaki Tejerina argazkilari goinafartarraren lana erreferentziatuz:

NAVARRE, THE LAND OF LIGHT - TIMELAPSE (2015) from Iñaki Tejerina on Vimeo.
Albisteak argitaratu baino lehen komenigarria izaten da mapak jartzeaz gogoeta egitea. Informazioa hobeto kokatzeko, hots, gure irakurleak argikiro ikus dezan non gertatu den informazioa, Google Maps edo Wikimapia edo Tagzania bezalako guneak erabil daitezke mapak lortzeko. Webgune horietako batean sartuko da berriemailea eta nahi duen maparen pantailakada eginen du Greenshot (Wibndows) edo Ksnaphot (Linux) bezalako programak erabiliz. Maparen azpian, epigrafea jarri behar da lekua zein den eta iturria adieraziz (gidoi bat jartzen da bi datuak bereizteko). Hona hemen adibide bat Paue hiria eta Leskar herria erakutsiz (Google Maps aplikazioaren satelitezko mapa):

Paue eta Leskar - Google Maps

Berriemaile infogunean idazten diren sarrera guztietan agertu behar da irudi bana gutxienez. Kazetariak Flickr fotogunetik eskura dezake irudia edota Archive.com gunetik, beti ere copyright eskubidea errespetatuz. Bi gune horietan Domeinu Publikoan eta Creative Commons lizentziaren bat duten materialak lortu ahal dira. Beraz, irudia jarri behar da post edo sarrera bakoitzean eta irudiak lar handia ez den tamaina eduki behar du. Zabalera denez, garrantzitsuena, gogoratu nahi dugu 500 pixel baino txikiagoak diren irudiak jartzea komeni dela. Hona hemen adibide bat:



Berriemaile-ko kazetariek Nafar Estatua dute lan esparru nazionala, hau da, Bordeletik Santanderera, eta Andorratik Atapuercara, Gaskuña osoa, Errioxa eta Transmierako eskualdeak barne. Beraz, historian nafarrak diren lurraldeak, konkistatuak eta deskonkistatuak. Berriemaile-n ez da probintzia izenik edo departamentu izenik aipatuko, ez bada erreferentzia historikoak aipatzearren. Nafarroako herri, hiri eta eskualde izenak dira oinarri geopolitikoak toponimian. Euskal hizkuntza erabiliko dute kazetariek, nafarrera alegia. Euskarazko eskualde- eta hiri-izenak erabiliko dira nafar hizkuntzan: Akize (Dax), Oska (Huesca), Naiara (Nájera), Jaka (Jaca), Aierbe (Ayerbe), Ezkarai (Ezcaray), Castro Urdialitz (Castro Urdiales), Trebiñu (Treviño). Berriemaile nafarrera bultzatzeko jaio da eta euskara darabil. Estatu espainiarrean eta frantsesean hitz egiten diren beste hizkuntzak errespetuz hartzen dira hedabide honetan.

Exotoponimoak dira Nafarroatik kanpo erabiltzen diren toponimo edo leku-izenak. Kasu horretan, tokian-tokiko aldakiak onartzen dira baldin eta nafarrerazko itzulpenik ez badute. Horrela, Londres, Paris, Berlin, Norvegia, Suitza, Txetxenia, Krimea, Katalunia eta abar erabiliko dira nafarreraren errege akademia espainiarrak emandako arauak segituz, beti ere transkribaketak zuzenak badira.



Berriemaile deritzon egunkari digital hau, nafarrontzako egunkaria da, nafarreraz idatzita dagoena. Kazetariek nafarreria aipatuko dute, gaskoinerazko, gaztelaniazko edo frantsesezko hitzak albo batera utziz. Euskal Herria, Euskadi eta gainerako hitz geografiko-kulturalak (Euskalerria) edo asmatuak (Euzkadi edo Euskadi) ere ez dira erabiliko informazioetan baldin eta errepresentatzen duten kontzeptuak adierazteko ez bada. Munduko edozein txokotan bizi den nafar edo nafartar orok jaso dezake informazioa Berriemaile-tik, eta hortaz, Nafarroako herritar guztiek dute Berriemaile infoguneko notiziak eta artikuluak jasotzeko eskubidea, herritarrentzako hedabidea delako. Nafarroako herritarrek lagundu nahi badiote nafarrerazko lehen hedabide honi, harremanetan jar daitezke gurekin.

Tokian-tokiko informazioa emateko, Berriemaile-ko kazetariek Nafarroa Osoa dute abiaburu. Hortaz, Nafarroak duen lurralde osoa hartzen da aintzakotzat informazioa emateko orduan. Lau zonaldetan banatzen da informazio nazionala:


  • Ipar Nafarroa: Lapurdi, Zuberoa, Biarno, Bigorra, Nafarroa Beherea, Landeta, Labrit... Pabe, Bordele, Akize eta Mendi Martzana dira hiririk populatuenak.
  • Hego Nafarroa: egungo Espainiar Estatuan dagoen Larreoxa edo Errioxa deritzon komunitate autonomoa.
  • Mendebaldeko Nafarroa: Euskal Autonomi Elkarteaz gain, Kantabriako eta Burgosko Iparraldeko lurraldeak ere hartzen dira aintzakotzat barruti zabal honetan.
  • Ekialdeko Nafarroa: egungo Nafarroa Garaiak eta ekialdean dauden lurraldeek osotzen dute barruti hau, hala nola, Jakaldeak, Ribagorzak eta Oskaldeak.


Lau barruti horietan eskualdeak bultzatu nahi ditugu Berriemaile egunkari digitalean. Horretarako bertoko kazetariek eskualdeak ere aipatu ohi dituzte albisteetan.
778. urtea garrantzitsua izan zen euskaldun ororentzat, nafarrek Karol Handiaren armadari irabazio zioten Ibañetako lepoan. Horrela sortu zen hain zuzen estatua VIII. mendean Nafarroan. Tomas Urzainki historialaria eta Pro Libertate Nabarra herritar taldea Orreaga 2011 ekitaldian egon dira aurten.

Orreagako bataila oso importantea izan zen euskaldunentzat, estatu nafarrraren sorrera ekarri zuelako. 778. urtetetik euri asko egin duen arren, oraindik gogoratzen dugu Karol Handiaren armadaren aurka egindako balentria. Eneko Haritzaren garaiak lehen estatu nafarra eragin zuen handik aurrera; lehenbizi Iruñeko Erresuma izenarekin eta geroago Nafarroako Erresuma izenagaz. 2011. urtean Mendebaldeko hainbat nafarrek parte hartu dute, bereziki Enkarterritik joandako herritarrak. Egun ederra euskaldunen historia oroitzeko. Dena den, monolitoa edo oroitarria zinez txarto kontserbaturik dago, eta txarragoa dena Roldan inskripzioa du, hain zuzen gu erasotzen gintuenaren arerioarena (ez al da zoratzekoa, gure herrian gertatzen dena; zer historia erakutsi digute!)

Omenaldia Eneko Haretzari Orreagan, 2011ko abuztuaren 15ean

Naroa Iturri - Argazkia: Aitor Artola

Mendebalde Kultura Alkarteak antolatutako XIV. ihardunaldietan parte hartu zuen Naroa Iturri kazetari hernaniarrak. Hamaika Telebistako Gipuzkoako estazioko zuzendariak Bilbo eta hedabideak ditu aipagai berbaldian. Euskaltzaindiko Plaza Barrian izan zan topaketa 2010eko maiatzaren 8an.