Ikasturteko lauhilekoan zehar hiru ikaslan egingo ditugu eta ikaslan bakoitzak kalifikazioaren herena balioko du. Ikaslanok honakoak izango dira:
Ikaslan edo zeregin hauen bidez irtengo da bukaerako kalifikazioa.
- Irrati albiste baten gauzatzea MP3 edo OGG formatuan grabatuz. Ikaslan hau burutzeko, ikasleak Audacity programa erabiliko du. Lana CD edo DVD euskarrian aurkeztuko da, edota ikaslearen bitakora pertsonalean estekaturik lagatu ahal da. Irakasleak prentsa albiste bat banatuko du irrati eran jartzeko eta segidan grabatu egiteko Audacity programaz. Balio partziala: ehuneko 33.
- Partehartzea Berriemaile blogean, ikusentzunezkoen inguruan artikuluak editatzen eta argitaratzen bitakoran bertan. Zenbatasuna eta nolakotasuna baloratuko dira. Copyscape aplikazioa erabiliko du irakasleak egileen eskubideak defenditzearren. Balio partziala: ehuneko 33a.
- Aukera anitzeko proba batean oinarrituko da azken ikaslana. Ikasleek erantzun zuzenak jarri beharko dituzte test moduan antolatutako azterketa batean. Balio partziala: ehuneko 33a.
Ikaslan edo zeregin hauen bidez irtengo da bukaerako kalifikazioa.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina