Articles by "Internet"
Internet etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Azken urteetan tresna ugari sortu dira interneten laguntzaz egileek beren lanak zabal ditzaten. Herraminta hauek behar den bezala erabiliz gero, ezusteko alaiak gerta daitezke.

Hau da “Esto se ha hecho mil veces” webkomik umilari pasa zaiona. Egileak bere blogean astean bi edo hirutan publikatzen zuen komikiaren harrera ona ikusita, lehen denboraldiko entrega guztiak .pdf eta .cbr batean bildu eta deskargatzeko prest utzi zituen tweet bat edo facebook-eko aipamen baten truke, Pay With a Tweet dohaneko sistema erabiliz.




Aste bete pasa baina lehen egileak alokatuta zuen web zerbitzua handitu behar izan zuen trafikoaren haziera latza zela eta. Momentu honetan ehundaka jetsiera daramatza komikiak eta hainbat web orrialdetan aipatua izan da.

Bere autoreak dioen bezala “Aukera guztiak aprobetxatu behar dira zure lana zabaltzeko. Baita unibertsitate garaiko blog kolaboratiboak, irakasleak aspaldi martxan jarri eta dagoeneko guztiz ahaztuta dituenak.”