Gizarte digitalak aurrera egin ahala, egunkariek arriskuak eta aukerak dituzte zerumugan.
Joxe Aranzabalek bideo hau aurkitu eta edukia itzuli zuen. Itzulpen horietaz baliatuz, bideoa azpititulatu nuen eta hemen duzue.
Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa, baina ez da Youtubeko bozketa-sistema arrunta. Adi:Pausoz pauso:
- Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08.
- Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu.
- Bilaketan 'Egunkaria' jarri.
- Bi bideo azalduko dira.
- Bat hautatu -gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu). Bide batez, bozkatu beste bideoa ere. ;-)
Gaur Berriaren paperezko bertsioan idatzi dute honi buruz. Datuak zaharkituak daude, gaztelerazko bideoa dagoeneko 3600 aldiz ikusi dute. Sare sozialetan ibiltzen bazara, Egunkariaren aldeko kausak ireki ditut Facebook eta Tuenti-n. Informazio gehiagorako, Luistxo Fernandezek Juicio a Egunkaria bloga hasi du Javier Ortiz kazetariaren webgunean, gazteleraz. Euskaraz, Egunkariaren Alde Elkartearen egunkaria.info duzue.