2006
no image

Gure belaunaldikoei urrun samar geratzen bazaigu ere, ABBA musika talde suediarrak izugarrizko arrakasta izan zuen garai batean, eta oraindik ere, askok miresten dute taldearen musika, eta taldea bera. 1966an sortu zen talde honen lorpenak asko dira: Eurovision irabazi zuten (1974) eta The Beatlesek adina saldu zuten, esaterako. Mamma Mia eta Chiquitita dira beren abestirik ezagunenak, baina goian ipini dizuedan abestia zinez berezia da suediarrentzat; urte zahar guztietan telebistetako eta irratietako protagonista izaten baita. Urte berri on.
no image
Atzoko lehergailuak modu guztietako erreakzioak sortu ditu eta irrati eta telebistetan luze hitz egin zen gertatutakoaz, bake prozesuaz etab. hementxe uzten dizkizuet egunkari garrantzitsuenek gaur argitaratutako editorialak: Gara, Deia, La Razón, El Pais, Diario Vasco eta ABC. Berrian eta El Mundon ezin izan ditut lortu. norbaitek gaineratu nahi baditu badakizue.
Igande eguerdian, telebistan haurrentzako filme bat ikusteko aukera izango dugu, Pailazokeriak hain zuzen ere. Filme honetako protagonistak, telebistako hiru pailazo ezagun ditugu;txirri, mirri eta txiribiton alegia.Haurrentzako animaziozko filma, lehenengoz emitituko du ETB1-k.Marrazki bizidunen filme hau, bazkalostean ikusteko aukera izango dugu; 15:35etan hain zuzen ere.Oraingo honetan gure hiru pailazoak, mundua zabaltzeko abentura batetan murgilduko dira. Ipar eta hego poloak urtzen ari dira, horretaz aparte ur azpian Lady Kontrol-en aginduetara dauden errobotak sekulako gaiztakeriak egiten ari dira.Hori konpontzea da gure hiru pailazoek duten helbururik nagusiena. Hori lortu ahal izateko, Tortolika;aspaldiko laguna;izango dute laguntzaile.
Euskarazko bertsioaz aparte, erdarazkoa jada, estatuko edozein zinema aretotan ikusgai dago.

argazkia publicine.net orritik hartuta

Espainiar Gobermuko presidentea, Doñanatik itzulita, momentu honetan Moncloan aurkitzen da gaur goizean gertatu den ETAren atentaua baloratzeko.

Gobernuak, ETArekin elkarrizketak izateko Espainiako Kongresuan zehaztutako "baldintzak ez daudenez", horretarako ekimenak bertan behera uzteko agindu duela jakinarazi du.

"Barne ministroari, iritzi publikoak ikerketei buruzko informazioa jaso dezan, argibideak eman dizkiot".

"Gaurkoa terroristek hartu zezaketen ibilbide okerrena eta alferrena izan da", "ez dute ezer lortu mina eragitea besterik".

*Oharra: Argazkia TVEko zerbitzu informatibotik (mundu mailako transmizioa)

Atzo buruturiko batzar nagusian RTVE Korporazioak 1.510 milioi euroko kapital zabaltzea obetsi zuen. Hau egin ahal izateko 302 akzio aterako dituzte bakoitza 5 euroan. Gainera, beste aldagai garrantzitsu bat ere onartu zuten, estatutuak aldatzea hain zuzen ere.

Heldu den astelehenean, 17/2006 legea indarrean jarriz erakundearen likidazioa burutuko dute. Ondorioz, korporazio berriak bere jardunari ekin beharko dio. Eta azkenik, Luis Fernandez kazetariak hartuko du RTVE gidatzeko eskumena, bera izango baita presidente.


Argazkia googletik ateratakoa da.

Abertzaleen buru Arnaldo Otegi, Donostiako Hesperia hotelean ari da momentu honetan gaur goizean madrileko Barajas aireportuan ETAk burutu duen atentatuari buruz berba egiten.

Otegik, sosegua eskatu du, eta zaurituenganako elkartasuna erakutsi du. Desagertuta dagoen pertsona onik agertzea nahi duela ere azalduz.

Su-etenetik bederatzi hile pasatu diren honetan ez dela, besteak beste, alderdien arteko mahairik sortu, akordio politikorik ez dela egin, euskal preso politikoentzako keinurik ez direla egin eta De Juanaren egoera larriaren aurrean ez dela ezer egin gogora ekarri du eta horren ardura Madrileko Gobernuak duela berretsi du.

*Oharra: Argazkia CNN-tik.
Time aldizkariak zerrenda bat egin du mundua aldatu duten pertsonen artean, eta bertan Linus Torvalds agertzen da. Zerrenda horretan , Nelson Mandela, Mikhail Gorbachev, Leach Walesa eta Margaret Thatcher ageri dira beste batzuen artean.
Informazio gehiago hemen.

Oharra: argazkia www.nndb.com guneari esker

Gaurtik aurrera telesail britainiarraren atal berriak emango ditu ETB1ek. Gurasoei arazo handiak sorrarazten dizkien neska-mutikoak aurkituko ditugu"Supernnany"n eta honen aurrean, Jo Forst haurtzainak erronka ezberdinei aurre egin beharko die. Atal berrietako protagonistak Erresuma Batuko hamabi familia eta Estatu Batuetako beste hiru familia izango dira. Forst haurtzainak teknika eta era ezberdinak erabili beharko ditu haur horiek hezteko, askotan gurasoak heztea ere tokatzen zaio. Jan, lo edota eskolara joan nahi ez duten aurrekin tratatu beharko du. Ez du lan erreza orain ikustea besterik ez zaigu falta.
no image
Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista digitala kudeatzeko asmoa duten enpresek euren eskaintzak aurkezteko daukaten azken eguna martxoaren 23a izango da.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian tokiko telebista digitalen oinarri izango diren araubideak eta lehiaketa. Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak zehaztu zuenez, Kontratazio Mahaiak sei hilabeteko epea izango du bere proposamenak egiteko.
Udalen kasuan, epe berbera izango dute eskaerak egiteko, baina lehiaketa barik, udalek lehentasuna dutelako.

Informazioa Busturialdeko Hitzatik eskuratua.

Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta ETBren bi kateez gain, Internet bidez ere jarraitu ahal izango da mezua.

Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren urte bukaerako mezua eskeiniko du igandean -abenduaren 31- Euskal Irrati Telebistak. Emisio hau, Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta ETBren bi kateetan eskeiniko da, eta www.itb24.com webgunean ere jarraitzeko aukera emango da.
Radio Euskadik eguerdiko hamabietan izan ohi den albistegiaren barnean eskeiniko du mezu hau; eta Euskadi Irratiak, aldiz, ordu bateko albistegi nagusian. Telebistari dagokionez, lehen katean "Gaur Egun" albistegiaren ondoren izango da, arratsaldeko ordu bi t´erdiak inguruan. Bigarren katean, aldiz, gaueko "Teleberri" albistegiaren ostean ikus-entzungai izango da, 21:30ak aldera.
Urtea ondo agurtzeko, Abenduaren 31ko saioan urte osoko bertsorik onenen bilduma egingo dute. Urteko azken saioa denez, urteko kronika modukoa egingo du ondoren Saroi Jauregi-k igande bazkalostean. Bestalde Iñaxito bertso-antzerkiko hiru protagonistek -Gorka Tolosa, Xabier Sukia eta Ibai Esoain- bertsoak inprobisatuko dituzte, nolabaiteko umore puntuarekin. Horrela agurtuko da bertsolaritzak ontzat harturiko 2006.urte hau.
no image
Informazioaren gizartea bultzatzeko lege proiektua martxan da dagoeneko eta internauten komunitateak bere kezka azaldu du, lege honek eta bere aplikazioak web orrialdeen zentsura ekarriko duela uste baitute. Honen aurrean hainbat protesta egin dituzte eta legearen aurrean zenbait apelazio burutu dituzte. Informazio gehiago hemen
Goizeko 4:30ak nire erlojuan(Irak-en goizeko 6:30ak antza). 2006. urteko abenduaren 30a da gaurkoa, egun historikoa, Irakeko diktadore ohia urkatu duten eguna. Hedabideei esker bere kondenak izandako gailentasuna mundu guztira heldu zen bezala, diktadore ohiaren exekuzioaren berri izaten ari da lur planeta momentu hauetan.

Datuak nahaspilatsuak badira ere, Television Españolakoek (ordu hauetan ez dago beste albiste zerbitzurik ikus dezakedanik) diotenez, Al-Iraqiya telebista estatalaren arabera "Sadam kriminala" hil arte urkatu dute. Herrialde arabiarrean goizeko 6ak zirela gertatu da dena.

Epaitegi berezi batek, Duyail herrixkako 148 txiiren erailketen arduraduna izatearren urka bidezko heriotzara kondenatu zuen pasadan azaroaren 5ean.

Husein bere hurbileko lankide Ibrahim al-Tikriti eta Awad al Bandarrekin batera izan da urkatua, hauek ere, Duaylgo kasuagaitik zigortu zituztenak.


*Oharra: Argazkia alarabiya telebistaren lotura honetatik.

Disneyk ekoiztutako filmeetatik ikusentzuleen gustukoena zein den jakin nahi izan dute Cuatro katean, eta El Rey Leonek izan du arrakasta gehien. Hamar onenak aurrez hautatu dituzte eta igorritako mezuen eta egindako deien arabera aukeratu dute garailea. Gehienok ezagutuko dugun filme eder honi buruzko informazioa nahi duenak, hemen dauka.

Argazkia, lionking.orgi esker.
Bisbal Parlamentu Europarrera egin zuen bisita batetan
Premonición diskuaren promozioan sartuta dagoen David Bisbalek, El País egunkariak bildu dituen adierazpen sorta batzuetan, ez du artxibuen elkartruke programen aurka jokatzeko aukerarik galdu.
Espainiarrak legez kanpoko deskargei dagokionez kontzientziatuta ez daudenez, abeslariaren arabera, musika salbatzeko modurik onena eMule edo Limewire bezelako programak ilegalizatzea da.
Baina afirmazio honekin Bisbalek ez du Internet kriminalizatzerik nahi, izan ere, iTunes gustuko duela baieztu du: “Egunero erosten dut iTunesen. Azkena Take Thaten Patience singlea, Antonio Orozcoren Cadizfornia eta Alejandro Sanzen El tren de los momentos izan zen".


*Oharra: Argazkia Christophe Karaba / EFE
no image

Nasdaq indize teknologikoan kotizatzen duen Txinako atari nagusi Sohu.comek, Hollywoodeko zine produktorei indemnizatu egin beharko die baimenik gabeko pelikulak eskeintzearren.

Sohuk 138.850 dolar ordaindu beharko dizkie Columbia, 20th Century Fox, Warner Bros, New Line eta Universal City Studiosekoei.

Asiako eta Pazifikoko Motion Pictures Associationekoek (MPA) adierazpen batetan azaldu dutenez, Pekingo 1.herri auzitegi bitartekariak zehaztutakoagaitik ,Sohuk bost multinazionalen eskubideak urratu zituen.

Sohuk, besteak beste, "Amanecer de los muertos", "El Día de Mañana", "Harry Potter y el Prisionero de Azkaban" eta "El Señor de los Anillos" pelikulak jeisteko aukera eskeini zuen.

17 urterekin filme baten zuzendari izatea posible dela uste duzue? Ba bai; posible bada.Hori baita 17 urteko gazte nafar batek egin berri duena.Andoni Valenciak bere lehen filma estreinatu zuen atzo: los siete negritos.
Gazte honek, Agatha Christie idazle ezagunaren eleberri bat egokitu izan du.
Filmazioa gogorra eta luzea izan da; izan ere bere ikasketekin jarraitu ahal izateko larunbat goizeetan egin behar izan du grabaketa. Bost hilabete eskasetan egin du grabaketa; 2005eko abendutik, 2006ko maiatzera hain zuzen ere.Valenciak azkenik bere ametsa lortu du,filme baten zuzendari eta era berean aktore bihuru da.
Grabaketa familiartekoa izan dela esan genezake; filmean agertzen diren pertsonaia guztiak senide eta lagunengatik antzeztuak izan baitira.
Historioan Owen dugu protagonista;gaizkile maniakoa. Ezagutzen ez dituen ume batzuei gutuna nola bidaltzen dien kontatzen du filmeak.Gutun horretan, gonbite bat egiten du, uharte bakarti batera oporrak igarotzeko konbitea hain zuzen ere.Baina gauzak ez dira haurrek pentsatu izan duten bezala aterako, dena okerrera joango da.
Filma atzo aurkeztua izan zen eta gaur lehenengoz Iruñako Gazteriaren Etxean ikusteko aukera egongo da; arratsaldeko 19:00etan alegia.

argazkia www.beruehmte-detektive.de orritik gureganatu
no image

Bideo honetan babestutako filmeak nola kopiatu ikus daiteke. Muslix64 deitutako hackerrak DVD ak babesteko sistema nola desblokeatu argitu du. AACS bezala ezaguna den sistema hau entretenimendu eta teknologiaren munduko talde boteretsuek asmatu zuten; besteak beste: Disney, Intel, Microsoft, Toshiba eta Sony.

Informazio gehiagorako:elpais.com



Eva Hache eta Jesús Vázquez dira 20 minutoseko inkesta baten arabera 2006. urteko aurkezlerik hoberenak
________________________
Neska barregarria da, adimentsua eta ez du mihian ilerik. Mutila, espainiako sexyenentzat hartua da, aske bizi da eta ezinobeto pasatzen du bere gonbidatuekin. Eva Hache eta Jesús Vázquez dira, 20 minutosek kontsultatu dituen kritikarien arabera, aurtengo aurkezlerik hoberenak.

Samurtasunak eta bere umoreagaitik berezi dute hiru puntu lortu dituen Eva. Baita, aurkezleak, telebistan arrakasta izateko ez dela zertan neska eder bat izan behar frogatu du. Hiru kritikari bere alde izanik, Jesús Vázquesen berragertzeko gaitasuna azpimarratu dute.

Beste batzuk botatuen artean


Ez dira Vázquez eta Hache balakatu dituzten bakarrak. Kritikariek Andreu Buenafuente, Pablo Motos, Mercedes Milá, Susana Griso edo Pepa bueno bezalako profesionalen urte bateko lana goraipatu dute.

*Oharra: Hacheren argazkia tiempodehoy.com-eko lotura honetatik hartua. Vázquezen argazkia manosalarte.com-eko lotura honetatik hartu dut.



Atzean utziko dugun 2006.urtearen azken eguna igandean izaterakoan, urtea laburtzen duten ohiko bereziak aurreratu behar izan dituzte.

Los Morancos umorezko bikotea «Cutre Air» delakoan ontziratuko da oporrak Hotel Malayan igarotzeko. Ostatura heltzerakoan gartzela bat dela konturatuko dira eta gainera, beteta dagoela.

«CQC»-ko mutilak berriz, denboraldiko erreportai hoberenak gogoratzen amaituko dute urtea. Kevin Costner betaurreko famatuekin, Mas eta Carod-en lehenengo kontaktua kataluniako elekzioen onodoren, Zodiac batetik Rajoyri egindako elkarrizketa edo Word Music Awarden galan Paris Hiltoni egin zioten abordajea izan dira besteak beset beltzezko mutilek azpimarratu dituzten abenturak.


*Oharra: Argazkiak DIARIODEALAVA webgunetik hartuak izan dira; lehenengoa lotura honetatik eta bigarrena beste honetatik.

LOS MORANCOS-en saioa TVE1en emitituko dute eta Caiga quien Caiga, denok dakigun bezala, telecincon.
Ordenagailu pertsonalen aldeko seguritate konpainien arteko borrokak eta lehenengoak arriskuan jartzen dituzten pertsona txar horiek, askotan, lasterketa armamentista baten antzera bereizten dira.


Askotan segurtasun konpainiek abantailak izaten dituzte edozein eratako programa maltzurrak identifikatzeko gai diren teknika berriaz garatzen eta zabaltzen dituztelako.
Eta batzuetan, 2006. urtean gertatu den bezala, mutil gaiztoak aurre hartzen diete eta euren trebesia spametan erakusten dute.

Urteko azken hilabeteetan, “zabor posta” (spam) delakoak neurrigabeko hasiera izan du. Posta elektronikoen filtroen elkarte Postiniren arabera, spam edukiak %73an ugaritu ziren urritik abendura.

“Posta elektronikoaren mezuen % 92,6a spama da", esan zuen Dan Druker Postiniko bozeramaileak. "sekula lortu gabeko maila da hori".

Posta elektronikoen seguritatearen veste jakitun batzuek ez dute igoera honei buruzko berririk eman, baina lehin baino gehiago daudela esan dute.


*Oharra: Marrazkia crauss.org-eko lotura honetatik.

Informazio gehiago terraren txoko honetan.


Microsoft Corp.elkarteak Xbox 360 kontsolaren bermea 90 egunetik urte batera zabaldu du, astelehenean hedabideek adierazi zutenez.
Ostiralean iragarritako aldaketek etorkizuneko erabiltzaileak eta egungoak baldintzatzen dituzte.
Urte bateko garantiak bere arerio Sony Corp eta Nintendo Corp enpresen bideokontsolen garantiak berdindu ditu.
Gainera, garantia berria atzera-eraginezkoa da eta hau honela izanda, Xbox 360 kontsola erosketa baino urte bat lehenago konponduz gero, azken hau ordaindu duenari bere dirua itzuli beharko diote.
Sonyren eta Nintendoren sistemek eskaera asko daukaten bitartean, Microsoften sistema ugari aurkitzen dira Estatu Batuetako dendetan.

*Oharra: Argazkia eta berria osatzeko datuak webgune honetatik.
no image
Erregistraturik dauden '.es' dominioak iada 509.819 dira, 2005 urteko abenduarekin gonbaratuta %70,7eko igoera suposatzen duena. Pasadan urtean 211.219 dominio gutxiago zeuden Red.esekoen arabera eta Industria Ministeritzaren arabera , egungoak 2004koak baino sei aldiz ugariagoak dira.

1997.urtean 7.219 ziren'.es' dominioen erregistroak; 2000. urtean 29.590;2004 .urtean 85.309; 2005. urtean 298.600 izan ziren.

"es" dominiodun Interneteko helbideen gehikuntza indartsu honen eragilea Industri, Turismo eta Merkatzaritza Ministerioen Dominioen Plan berriaren sarrera izan da, punto gorenera 2005. urteko urrira eraman zuena.
Sogecable eta Vodafone Espainiak Digital+ Móvil martxan jartzeko lankidetza akordio bat sinatu dute.

Hemengo hau, Espainian hirugarren generazioko Vodafone livek dituen bi milioi terminalentzako telebista oferta bat da.

Bi konpainiek komunikatu baten bidez adierazi zutenez, zerbitzua 10 katez osatutako oferta batekin jarriko dute martxan. Hurrengo hilabeteetan kate gehiago gehituko dizkiote, besteak beste: Canal+ Móvil, Cuatro Móvil, 40TV XPRSS, 40 Latino Mini, CNN+, Jetix, Viajar Móvil, Caza y Pesca Móvil, Méteo eta Taquilla X Promocional.
Azken hau helduentzako kate bat da eta 18 urte baino gutxiago dutenentzat PIN baten bidez babestuta egongo da.

Kate guztiak 24 orduko emisioa izango dute,mobilerako bereziki prestaturik horien artean batzuk zuzeneko programazioa izango dutelarik.

Harpidetuko diren Vodafoneko erabiltzaileek Aste Santua heldu arte erabiltzeko aukera izango dute, Vodafone liveko konexio prezioa ordainduz!

*Oharra: Argazkia generaciondelmovil.com.eseko lotura honetatik.


Gaur gaueko galan, 2006. urteko Operación Triunfo saioaren seigarren finalista nor den jakitera eman dute. Ikusleek hautetsi dutena José izan da, %56ko botuekin Ismaelen kaleraketa deliberatu duen parte-hartzailea. Nominazioak dagoeneko amaitu egin dira eta gaurtik aurrera ikusleak dira beraien gustokoenak aukeratuko dituztenak. Hurrengo ostegunean, sei finalistetatik botu gutxien dituenak ikastegia utzi beharko du.






*Oharra: Argazkiak portalmix.com-eko Operacion Triunforen gunetik ateratakoak.
no image

Informatika talde estatubatuarraren akzioek bere balorearen %5a galdu zuten atzo, legeri atari batek autoritate federalak dokumentu alterazio batengandik empresa ikertzen dagoela aseguratzerakoan.

American Lawyer Media abokatuen elkartearen jabetza den The Recorder webguneak, ikerketaren irekierari buruz informatu du eta inplikazio penal eta zibilengandik anonimotasuna eskatu zuten hurbileko iturriak aipatzen ditu.

Appleleko bozeramaileetako bat den Steve Dowlingek azaldu zuenez, arautzale estatubatuarrari SEC (Securities and Exchange Commission) delakoa, akzioei buruzko barneko ikerketa entregatu dio enpresak, eta deklarazio gehiago egitea ukatu zuen.

Gainera, multinazionaleko ordezko aholkularia den Steve Jobsek, Appelek duen lege-taldea baztertuz bere barne kontseilua aukeratu duela jakinarazi du.
Apple Estatu Batuetako Justizi Departamentuari SECa edo kanpo ikertzaileei praktika txarrei buruzko informazio azalgarria eskeintzen dion 200 enpresetako bat da (informazioa bere stoc options-arekin erlazionatuta dago).

Urte berriaren etorrerarekin Promusicaek hainbat berrikuntza ezarriko ditu zerrenden eraketan. Enpresa honek astero argitaratzen ditu disko eta single fisiko salduenen zerrenda, eta jakinarazi dutenez, 2007tik aurrera salmenta digitalak ere kontabilizatuko ditu.

Zerrenda berri hauen osaketari buruzko informaziorik plazaratu ez badute ere, esan beharrik ere ez dago iTunes eta antzeko orrialdeek eskaintzen duten zerbitzua azkenik era ofizial batean baloratu ahal izango dela. Horrela, estatuko zerrenda musikalek herritarron isla zehatzago bat emango dute eta artistek salmenta digitalengatik zertifikazioak jaso ahal izango dituzte.

Hala ere, badirudi berrikuntza hauek berandu heltzen direla, munduko beste estatuetan aspalditik egiten baitira tankera honetako zerrendak.
no image
Euskaraz egunero argitaratzen den egunkari bakarrean, "Hernaniko Kronika"-n, euskara batuarekin bueltaka dabiltza. Halaxe ageri da behintzat gaurko alean. Dirudienez, hernaniarren artean ikerketa serio bat egin ondoren ondorio honetara iritsi dira: gaurtik aurrera albiste gehienak bertako euskalkian idatziko dituzte. Halaxe diote behintzat gaur kaleratutako idatzi batean. Agian kontutan izan beharko dugu gaur abenduaren 28a dela...

Beñat Gaztelumendi Arandia

Pinochet hil zenetik asko idatzi da bere inguruan, Chileko diktaduran bizitutako gehiegikeriez eta beste mila gauzetaz. Gaiarekin jarraituaz, hementxe duzue Allende presidentearen inguruko dokumental bat, non bere bizitza kontatzen zaigun, 73ko irailaren 11ean La Monedan hil zen arte.

Agian luze samarra da baina merezi du Chileko historian zehar bidaiatxo bat egiteko
no image
Blogen fenomenoa guztion esku dagoela ikusteko hementxe duzue Maria Ameliaren istorioa. 95 urterekin blog bat idazten hasi da, pasaden larunbatean bere bilobak opari bezela blog bat sortu zionean.

Albistea ikusteko klikatu hemen
Humorezko saio hau, 2006.urteko onena bezala izendatua izan da ikusleengatik. Telesail honek, jada hainbat sari jaso ditu. Badirudi ikusleek gogoko dutela formatu berri honetako telesaila. Programa hau egiteko, kamera bakarra erabiltzen dute; finko dagoena. Ondorioz, espazioa ez da banatzen, historio guztiak kafe makinaren aurrean gertatzen dira. Lehendabizi erabili izan da formatu hau Espainian, eta hasiera batean atzera egiten bazuen ere, gaur egun sekulako arrakasta duen telesaila bilakatu da.Oraingo honetan Urrezko Antena jaso dute, baina esan bezala ez da jasotako sari bakarra izan.
Camera café-ren atzetik,Buenafuente (Antena3),el hormiguero (Pablo motos-ek Cuatron aurkeztutako programa) eta Anatomia de Grey (Cuatro) agertu dira.

Hor beheko bideo honetan telesail honetako sketch bat ikusteko aukera daukagu.


Bideoa youtubetik gureganatua
argazkia hitparade.ch orritik gureganatua.
no image
Bihar estreinatuko da Babel, Alejandro Gonzalez Iñarrituren "oinazearen trilogia" osatzen duen azken filmea. Zuzendari mexikarrak sortutako trilogian lehen pelikula Amores Perros izan zen, ondoren 21 Gramos, eta azkenik Babel.

Marruekosen oporretan dagoen bikote estatubatuar batek istripu tragiko bat jasaten du, eta gertakari horrek herrialde ezberdinetan bizi diren lau familiarengan eragina izango du.

Hemen uzten dizuet trailerra:

Otsoaren eraso eta gabonen inguruan sortzen den giroa izango dute mintzagai ETB1eko Kalaka saioan, 22:00etatik aurrera. Xabier Euzkitze aurkezleak eztabaida pizteaz gain Juan Mari Arzak sukaldaria elkarrizketatuko du gabon festen inguruan duen iritzia ezagutzeko asmoz.

Otsoa Euskal Herrian dago berriz ere, artaldeak bizi diren mendigune berberetan. Baina berri ona izateaz urrun ganadu zale gehienek otsoen desagertzea nahiago lukete ganaduaren kontrako erasoak direla eta. Horretaz mintzatzeko, Felix Ajuria artzain eta EHNEko ordezkaria, Pablo Bazterra Gujuliko artzaina eta Iñigo Petri biologoa aurrez aurre jarriko dituzte Kalakan.

Bestalde, gabon egunak maitasun mezuaren igorleak izateaz gain senideen arteko harremanen gorabeherak erakusteko garai aproposak direla aztertuko da. Gai hau jarduteko ohiko kalakariak egongo dira; Eneko Atxa, Jose Andres Etxebarria, Koldo Goitia, Juan Kruz Lakasta, Itxaro Sorozabal, Markos Zapiain eta Amaia Zubiria.

Ondoren, Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak sukaldariari gabonen inguruko elkarrizketa egingo dio honen jatetxean. Bukatzeko, legebiltzarkideek onartu berri duten beren soldataren igoeraz arituko dira. Iñigo Agirre kazetaria Parlamentuan izan da zuzenean legebiltzarkideekin hizketan.

Informazioa EITBren web gunetik eskuratua.

Abenduaren 28an aurkitzen garen bakoitzean bezala, inuzenteen eguna da gaurkoa. Hori dela eta, EITB berak ere hainbat iruzur asmatu ditu. Horietariko bat Nintendo eta Euskadiko Pilota Federazioaren arteko liskarrarena da.
Euskal katearen "berriak" dioenez, Federazioaren arabera, Eguberrietako oparirik preziatuena "pilotariek entrenamendu birtualak egiteko simulagailutik kopiatu dute". Gainera, "Japoniar hauek ez dakite noren kontra ari diren" esan omen du Irujok.
Kontuak horrela, EITBk dioenez Euskal Pilota Federazioak Nintendo enpresaren kontrako salaketa jarri omen du Munduko Merkataritza Auzitegian (Lausana, Suitza).
no image
Datorren ostegunean argitaratuko da BOEn esleipenerako lehiaketaren deialdia. Estatu espainiarreko plan teknikoaren arabera, 2 multiple digital izango dira Araban, 6 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.
TDT deituriko honek, Euskadin tokian tokiko informazioaren alde egingo du eta euskarazko programazioari eta eduki propioen ekoizpenari berebiziko garrantzia emango dio.
Honen inguruko arauak eta esleipenerako lehiaketaren deialdia EAEko Buletin Ofizialean ostegun honetan argitaratuko zirela jakinarazi zuen Miren Azkarate Kultura sailburuak. Zerbitzu honen kudeaketan interesaturikoek, datorren ostiraletik 2007ko martxoaren 23a arte aurkeztu ahal izango dituzte euren eskaintzak. Epe hau amaitutakoan, kontrataziorako batzordeak sei hilabete izango ditu emaitzak jakinarazteko.
Multiple digital bakoitzean, gaur egungo teknologiarekin lau kate sartzen dira. Hala ere, kopuru hori handitzea espero dute denborarekin. Bitartean, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehentasuna izango dute udalek zerbitzua eskeintzerakoan, eta ondoko hiri eta herri hauentzat kate bana gorde du: Gasteiz, Arrasate, Donostia, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxo.
no image
Datorren ostegunean argitaratuko da BOEn esleipenerako lehiaketaren deialdia. Estatu espainiarreko plan teknikoaren arabera, 2 multiple digital izango dira Araban, 6 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.
TDT deituriko honek, Euskadin tokian tokiko informazioaren alde egingo du eta euskarazko programazioari eta eduki propioen ekoizpenari berebiziko garrantzia emango dio.
Honen inguruko arauak eta esleipenerako lehiaketaren deialdia EAEko Buletin Ofizialean ostegun honetan argitaratuko zirela jakinarazi zuen Miren Azkarate Kultura sailburuak. Zerbitzu honen kudeaketan interesaturikoek, datorren ostiraletik 2007ko martxoaren 23a arte aurkeztu ahal izango dituzte euren eskaintzak. Epe hau amaitutakoan, kontrataziorako batzordeak sei hilabete izango ditu emaitzak jakinarazteko.
Multiple digital bakoitzean, gaur egungo teknologiarekin lau kate sartzen dira. Hala ere, kopuru hori handitzea espero dute denborarekin. Bitartean, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehentasuna izango dute udalek zerbitzua eskeintzerakoan, eta ondoko hiri eta herri hauentzat kate bana gorde du: Gasteiz, Arrasate, Donostia, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxo.

Prentsa teknologikoan jakitun direnek BBC Newsen aurten asmakizun onenak izan direnak aukeratu dituzte. Hauek izan dira irabazleak jakitunen arabera:

Fraser MacDonald, Stuff Magazineko erredaktorea

MacDonaldentzat aurtengo irabazlea Sonyren kontsola berria izan da, la PlayStation 3a.
Bere arabera, grafiko izugarriak eta Blu-ray eta Wifi teknologiak dituzten bideojokuen generazio berriaren ikonua da.

Nintendoren Wii kolpe handia suposatu du baina horrela izanda ere, MacDonaldek interesgarriagotzat jotzen du PS3a

Martin Lynch, Gizmondoko erredaktorea

Lynch bideojokuetatik urrentzen da definizio altura hurbiltzeko eta InFocus IN76 Play Big HD delakoa aukeratzen du, definizio altuko proiektore bat.

Adituaren arabera, PC batetan, definizio altuko DVD erreproduktore batetan edo kontsola batetan baino modu errealistago batetan, aparailu honekin pelikula bat zine batean ikustearen sentsazioa birsortu dezakegu.

Katie Lee, Shiny Shinyko erredaktorea
Leek, zalantzarik gabe, Nintendoren Wiik 2006. urteko historia teknologikoa markatu duela baieztatu du. Joku oso berriztatzaileak eskeintzen dituen kontsola ezberdin eta ezohiko bat da.

Onena, PS3 edo Xbox 360a jokalariei zuzenduta dauden bitartean Wii mundu guztiarentzako da, bizian behin bideojokuetara jolastu dutenentzat edo jolastu ez dutenentzat.

"PlayStation3a datorren urteko asmakizuna izango dela uste dut, baina 2006. urtea behin betiko Wiirentzat da", baieztatu du.

Gina Trapani, Lifehackereko erredaktorea

Lehin ezinezko ematen zuena, Windows eta Macintoshek ordenagailu batetan funtzionatzea, dagoeneko errealitate bat da.

Trapanirentzat urteko asmakizuna Parallels Desktop da, idazmahi ezberdinekin makina berdinean bi sistema eragileak izateko modurik onena.

Applelen 'Boot Camp'-ek onartu egiten zuen baina Mac-etik Windowsera aldatzean, 'Parallels' ezberdinduz, erabiltzaileari ordenagailua berriro piztera behartzen zion.

James Beechinor-Collins, T3 Magazineko erredaktorea

Collinsek Nintendoren Wii aukeratu du baita, bideojokuen generazio berriaren benetako errepresentantea baita.

Wiik ildo tradizionala uzten du, horrela bide berriak eta entretenimendu modu berriak aurkitzeko. entretenimiento.

*Oharra: Argazkia BBC Newseko lotura honetatik hartua.
Operadoreak bere hiru plataformak (mugikorra, Internet eta ADSL bidezko telebista) erabiliko ditu datorren ostiralean estreinatuko den "El Retorno" pelikula promozionatzeko.


France Télécomen ordezkari espainolak eta 2007 urtetik aurrera Universal Pictures Internacional Spain izango den United International Picturesek , "El Retorno" pelikularen alde egiteko publizitate kanpaina konbergente bat jarri dute martxan

Operadoreak ekimen honen izaera "berri eta esklusiboa" azpimarratu du eta Orangek bere erabiltzaileei, iragarleen markarekin lotuta dagoen eta target oso segmentatu bat daukaten "aukera berriak" ematen dizkietela gogoratu du.





*Oharra: Argazkia Planet.nl-ko lotura honetatik igoa.


Filipinas, Indonesia, Singapur eta Tailandia dira asteazkenean, komunikazio zerbitzuetan arazoak izan zituzten Asiako hego-ekialdeko lurraldeetako batzuk. Arazoaren kausatzailea sektoreko konpainien arabera, aurreko egunean Taiwán astindu zuen lurrikara izan zen; urpeko hainbat kable kaltetu zituen.

Filipinasen jarduten duten lau telekomunikazio enpresa nagusiek -Philippine Long Distance Telephon (PLDT), Globe Telcommunications (Globe), BayanTel eta Digitel-beraien zerbitzuak nola eteten ziren ikusi zuten.

Ebaketek telefono-lineetan eta interneteko konexioetan izan dute eragina.

Yakartan eta Bangkoken orrialde web batzuk sartuezinak dira eta beste batzuek ohi baino gehiago tardatzen dute orrialdea kargatzen.

*Oharra: Informazio gehiagorako 26noticias webguneko artikulu hau bisitatu
Argazkia i-oem webgunetik gureganatuta.
no image
Publizitatean emakumearen irudia asko erabili izan da, bai gorputz soil gisa erakusteko edota rol zehatz batzutan azaltzeko. Sexismoa publizitatean ugaria da, negozioa ematen duen bitartean dena da zilegi, antza. Debekatuta dagoen arren, oraindik emakumearen irudi konkretu bat esplotatzen jarraitzen dute, eta ez da ezer gertatzen. Egoera hau salatzeko Euskal Herriko Bilgune Feministak agerraldia egin du. Jakinarazi dutenez, gauzak ez direla aldatu ikusita, urtero legez, publizitate sexistaren aurkako kanpaina egitea erabaki zuten. Izan ere, iragarki sexisten bidez, emakumeen duintasunari kalte handia egiten zaio, eta agintariek arazo larri honi garrantzirik ez ematea kritikatu dute. Etengabe garaiak aldatzen doazela entzuten dugu, gizarte justu eta hobeagoen bila gabiltza, baina denak berdin edo okerrago jarraitzen du. Noiz arte?
Reality Showak Estatu Batuetan sortuak direla guztiok dakigu. Zorionez edo zoritxarrez, ordea, Globalizazioarekin, beste gauza asko bezala, guregana iritsi ziren. Negozioa ematen duen dena azkar hedatzen da. Aspalditik, Ameriketako Estatu Batuetan, itxura aldaketa eskaintzen duen programa abian da. Eta noski, Espainian ere laster ikusgai egongo da. Antena 3k eskuratu ditu "Extreme Make Over" formatu originaleko eskubideak. Jada hogeita bost herrialdeetan ikusgai daude honelako produktuak, guk 2007tik aurrera ikusi ahal izango dugu.

Denbora gutxi iraun du Windows Vistak hackeatu gabe. MelindaGates izena jarri diote, Bill Gatesen emaztearen izen berdina, hain zuzen ere. Horretarako, Microsoftek 25 lizentzia baino gehiago erosten dituzten enpresen eskura jartzen duen gakoak kudeatzeko aplikazioa erabili behar da. Window berri bat aktibatzeko, aplikazioa zerbitzari berri batean ezarri behar da, honela Microsoften web orrira joan gabe egin daiteke. Fitxategi berri bat sortu dute hackerrek, non, Microsoftek jakin gabe aktibatu daiteke sistema.

Argazkia Googletik lortu dut.
Kreditu txartela esku baten, arratoia bestean. On lineko erosketa bat burutzeko zaude baina...kontuz!iruzur batean jausteko arriskuan zaude eta kontu korrontea utzitu ahal dizute.

Internet bidezko erosketen tranpak %50ean igo ziren 2006. urteko lehenengo lau hilabeteetan Panda Softwarekoen arabera.
Bost espainoletik batek transakzio mota hauek egiten ditu Red.es webgunearen datuen arabera. Beraz, aurrekoak jakina, aholku batzuk kontuan hartu behar dituguz gure banku datuekin jolastu ez dezaten.

Erosi aurretik

1. Helbide laburrak: Printzipioz ez zaitez helbide oso luzeez fidatu. Egiazta ezazu erosketak egingo dituzun webgunea saltzailearena berarena dela eta ez lotsagabe batena.

2.Ikertu: Sarean erreferentziak bilatu itzazu edo beste erabiltzaile batzuen iritziak begibistatu.

3. Linkak baztertu: Ez zaitez e-mailean jasotako erosketa orrialeetara sartu. Direkzioak beti eskuz tekleatu.

4. Segurtasuna duen helbidea: Egiaztatu helbidea segurua dela. https:// batez hasi behar da. Nabigatzailearen barra de estado delakoan giltzarrapo bat agertu behar da sarraturik.

5. Datuak egiaztatu: Giltzarrapoan bi clic eginez bisitatutako lekuaren datuak agertuko dira. Egiaztatu bat datorren edo ez.

6. Formularioak: Bidali datu pertsonal guztiak (izena, kontu korrontea...) formulario seguruen bitartez, sekula ez e-mailetik, antzeman edo detekta erreza baita.

7. Seguritasun aurreratua : Banku entitateek eskeintzen duten segurtasun bitartekariak erabili :on lineko erosketa txartelak, erosketa aseguroak...

8. Gaurkotu: Eguneratu seguritate partxeen bitartez instalatuta dituzun programak.


*Oharra: Argazkia 20.minutos.es-etik hartua izan da.
Informazio gehiago: Red.es eta Pandasoftware


Katti Potxelu eta Arño Aizager Hazparne eta Donapaleuko bikoteak orain arte Mihiluzen banatu den saririk handiena eraman du atzo gauen emititu zen programan hain zuzen ere. EITB1eko saioak estreinatu berri duen edizio honetako Zer da zer? proban dena asmatu eta horrela orain arte ezagututako diru kopururik handiena pilatzea lortu dute, 17.962 euro alegia.
Bikote honetaz gain, badaude diru mordoa irabazi duten beste zenbait bikote. Era berean, badira zakua eramatea lortu ez duten asko baina diru kopuru dezentea eskuratu duten beste hainbat bikote. Kike Amonarriz eta Ilaski Serranoren esku aurkeztutako programak jada 40.000 euro baino gehiago banatu ditu Euskal Herri osoan zehar.

Informazioa EITBren web gunetik eskuratua.
Leonor panpina kaleratu du Alikanteko panpin enpresa batek (Muñecas Berenguer) eta agortu da jada. Gabon hauetako oparirik ospetsuena dela diote. Benetako Leonor printsesan inspiratua dago eta errealismo handia du.

Diotenez, datorren urtera arte ez dira gehiago egingo eta arropa eta konplementu desberdinekin azalduko da. Jaioberri baten pisua du eta 65 euro inguru balio du. Hala ere, 7000 saldu dira. Eskuz eginak dira panpinaren detaileak eta horregatik merkaturatzen diren panpinen kopurua oso limitatua dago, hortik bere prezioa.

Informazio gahiagorako klikatu hemen.
Sudokua eta Royal Solitaire Electronics Artsek iPodentzat sortu dituen bi joko dira. Hauek erabilgarri daude jada iTunes Storen. Applen iPodentzako diseinatutako bi joko hauek salgai daude bere sareko denda espainolean. 4.99 euro balio du bakoitzak eta momentuz, 11 joko daude iPod 5Grentzat.
Sudokuak erabiltzeko kontrol errazak ditu, grafiko eta animazioak eta Zen lorategi japoniarrean inspiratutako eszenatoki bat. Royal Solitaire berriz, solitari bilduma bat da non iPodaren erabiltzailea desafiatzen duen ezagunenak eta erabilienak diren hamar karta-jokorekin.

Argazkia www.maestrosdelweb.com webguneari esker gureganatua.
Googlek aukera berriak eskaimtzen ditu Bloggerren. Ezaugarri berri hauek erabiltzaile batzuentzako bakarrik izango dira erabilgarri. Aukera berri hauen barruan, eranbiltzaileak berak aukera izango du bere bloga nahi bezala egokitzeko, argitaratze azkarragoa izango du eta beste hainbat aukera.
Hala ere, ezaugarri berri hauek erabiltzaile batzuentzako baino ez dira izango. Googlen kontu bat erabiltzen dutenentzat hain zuzen eta ez Blogger kontu bat. Horrela, erabiltzaile gutxi batzuk izango dute kontua aldatzeko aukera.
Goardia Zibilak, Nafarroan eta Malagan zuzendutako operazio batetan, hacker talde bat desartikulatu du 20.000 pertsonen banku-datuak transferitzera zijoazenean. Atxiloketan 500 kreditu txartel bereganatu zituen poliziak eta honekin batera Europako Batasuneko zenbait herrialdetako dokumentuak eskuratu zituen.



*Oharra: Argazkia PESTAOLA.ORGeko lotura honetatik.


Worth100.com web orrialdeak lehiaketa bat antolatu berri du, artea eta publizitatea era originalean uztartzen dituena, hain justu. Artelan ospetsuak eta miretsiak oinarri gisa hartuta produktu edo marka bati publizitatea egitea da kontua.



Ikusgai dauzkazuen iragarkiak parte hartzaile batzuenak dira. Inork parte hartu nahi badu, begiratu hemen.

Argazkiak, noticiaslocas.comi esker eskuratuak.
Orain dela gutxi Espainiako Komunikabideen Aztertoki nagusiak, urtero legez, hedabide ezberdinen inguruko datuak argitara eman ditu. Datuak orain artekoen antzekoak dira, baina Euskal Herriari dagokionez, ETBk ikus-entzule gutxiago dauzkala adierazi dute. Bi kateetan audientziak behera egin badu ere, betiko arazoak hor dirau. Izan ere, bi kate publikoek (euskarazkoak eta gaztelerazkoak) orotara, urteko akumulatua kontuan hartuta, 814.000 ikusle ei dituzte. Horietatik soilik, 177.000 pertsonek ikusten dute ETB1, gaztelaniazko katea, aldiz, 637.000 lagunek. Datu hauek jakinda, ez al dute asmorik ETBkoek zerbait egiteko? Ikus-entzuleok ez gara inozoak eta eskaintzen zaiguna gustatzen ez zaigunean ez dugu kontsumitzen. Ez al dira horretaz ohartu? Saiatuko al dira kalitatezko programazioa egiten? Bada garaia, ez al duzue uste?

Hala ere, dena ez da iluna izango eta EITBko irratien kasuan, datu pozgarriak irakurri ditut. Euskadi irratiak, EITB irratiak eta Radio Euskadik entzule gehiago bereganatu dituzte. Zorionak beraz, eta horrela segi.
no image
Aurtengo gabonetan BEC-ak gazteentzako parkea estreinatu du. Orain arte 14 urte baino txikiagoentzat zen urtero erakustazokan jartzen zen PIN famatua, baina aurten "Gazte Aldia" martxan jarri du Barakaldoko udalak. 15 eta 26 urte bitartekoentzat da eta abenduaren 21etik 31ran izango da.
Sarrera dohakoa da eta hauek dira hor dauden ekintzen adibideak: 60 ordenagailu ADSL konexioarekin, bideojokoak, simulatzaile teknologikoak, masaje eta relax besaulkiak... Kirolezko esparruan xakea, txirrindularitza, hockey, fitness,... Horretaz aparte tailerrak ere badira: dantza, graffitti, eskulanak... eta agian jende gehien erakartzen duena; kontzertuen area. 23an Nena Daconte izan zen eta 28an Pignoise izango da.
2007.urtean, gure artean beste bilatzaile bat izango dugu. Momentuz Google eta yahoo horretan badabiltza ere, laster Wikiasari-a martxan jarriko da. Jimmy Wales, Wikipediaren sortzailea, izan da ideia hau plazaratu berri duena.Bilatzaile honek, Wikipediak bezalaze funtzionatuko du; hau da, beharrezkoa izango da internauten partizipazioa.
Walesen helburu bakarra, bilaketa guztia erabiltzailearen gain ustea izango litzateke, izan ere, honek taldeko lanari sekulako garrantzia ematen dio.
Orainarteko bilatzaileak ondo funtzionatzen badute ere, Walesek arazo bat aurkitu izan die. Kasu askotan,euren bilaketen lehenengo emaitzak spam-ak izanen dira; eta horrek bilaketa zaildu egiten du.
Wikipediaren indarrak, proiektu berri hau aurrera ateratzen lagunduko duela uste dute beren arduradunek.
Momentuz, frogak egiten ari dira, itxaron egin beharko dugu bere funtzionamendua ikusi ahal izateko.

argazkia agmagazine.com.ar orritik gureganatua.

La Sexta kateak Espaniako Ligako futbol partiduak euskaraz eskaintzen ditu seinale digitalaren bidez, baina Euskaltelek bere bezeroei ez die audio seinale berdina banatzen. Sustaturen web gunean azaldu den bezala, Ligako bigarren partidan hasi zen La Sexta euskarazko emisioa eskaintzen. Ordutik, lau audio eduki izaten dituzte larunbatero.
La Sexta behartuta dago euskaraz emititzera, interes orokorreko legeagatik. Euskaltel, ordea, euskararen kontra ari dela salatu du bezero batek. Azken honek adierazi duenez era guztietako aitzakiak jaso ditu Euskalteletik euskaraz emititutako albisterik ez zutelako.

Informazioa Berria egunkaritik eskuratua.
no image
Arazo teknikoen ondorioz Ondarroako Radixu irrati-librea emisiorik gabe egon da. Aste gutxitan, ordea, berriz ere ekingo diote emisioari. Radixuko kide Jon Iñaki Artetxek pazientzia eskatu die entzuleei.
Hamabi urteko zerbitzua eskaini dien soinu mahiarekin matxurak zirela eta Madrilera bidali behar izan dute konponketak egiteko. Hamabi urtetan mahai horrekin lanean ibili ondore berreskuratzerakoan 48 orduko etengabeko irratsaioa egingo dute. Handik aurrera, otsailean, programazio normalarekin hasiko dira. Irratsaio ugari dituzte, denak euskaraz, ondarrutarrari garrantzia emanez.
Ahotsik gabekoen ahotsa izan da beti Radixu, orain ere helburu horrekin jarraituko du. Datoirrren urtean, sistema analogikotik digitalera pasatzeko asmoa dute. Beste irrati batzuekin ere egin dituzte harremanak.

Informazioa Berria egunkaritik eskuratua.
James Brown soul musikaren maisurik handiena hil da gaur goizean, neumonia baten ondorioz. 73 urteko abeslaria historiako musikaririk garrantzitsuenetariko bat genuen.

Brown 50. hamarkadan hasi zen arrakasta lortzen, eta ordutik ez zen inoiz gelditu, beti eboluzionatzea zuelarik buruan. Horrela, soul musikaren jainkoa izateaz gain, rap, funky eta disko estiloen sorreran influentzia izugarria izan zuen.

Hemen duzue Brownek egindako azken agerraldietariko baten bidoea. Honetan 'It's A Man's, Man's World' kantu arrakastatsua abesten du Joss Stonen laguntzaz.


Gabonetako egun hauek aprobetxatuko dituzte La Sexta katean filmeentzat toki bat egiteko. Sortu zenetik ez dute filmerik ipini baina oraingoan, nahiz eta munduko zinemarik onena ez izan, tarte bat egin diote zinemari. Besteak beste, "Vaya par de idiotas", Austin Powersen lehen atala eta "Jackie Chan. Operacion trueno" izago ditugu ikusgai.

argazkia clubdetango webari esker
Irratia dela askatasun gehien ematen duen hedabidea gauza jakina da. Izan ere, entzuleak ez dauka kazetariak behin esandakoa berriro entzuteko aukerarik (errepikatzen ez badu behintzat). Baina zer irudituko litzaizueke irratsaio bat liburu batean biltzea? Horrelako zerbait egin du Elkar argitaletxearen eskutik Menane Oxandabaratzek. 1992 eta 1996 urte bitartean irrati saioan elkarrizketatutako berrehun ahots ezberdin batu ditu irratsaioko izenburu bera daukan liburuxkan. Egileak adierazi duenez, "emankizun intimista bat egin nahi nuen, goxotasun bat eta hurbiltasun bat lortzeko". Elkarrizketa originalen transkribaketa fidela egin nahi izan dute, euskalkiak erabat errespetatuz, eta hori entzuleak eskertzen du.
no image
(Elsak ondala gitxi ipini eban bideo hau ikusteko loturia baina mezua desaperzibituda pasa zalez amen doia berak aurreratutako bideua). Bigarrenez notizi bihurtu da, Buenafuenten emitidu ebenetik Interneten arrakastatsua eindalako.

Españoles, españolas, me llena de orgullo y de satisfacción...






da oin, Ibarretxentzako preparatako mezu alternatibua

ONDO PASA GABONAK!


EITBren irratien audientziek gora egin dute

Audientziak neurtzeko enpresa den CIESek kaleraturiko ikerketaren txostenaren arabera, iazkoaren aldean goranzko joera erakusten dute EITBren irratiek. Datu hauek, beraz, duela gutxi EGMk -audientziak neurtzeko beste enpresa- kaleraturikoekin ados datoz.
CIES enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datuak neurtzen ditu. Jakinarazi duenez, 1.354.000 entzule eta ikustentzulek jarraitzen omen dituzte egunero EITBko komunikabideak.
Horrela, 433.000 lagun dira egunero EITBko irratiekin bat egiten dutenak; iazko 426.000 lagunen aldean. Irratiok astelehenetik ostiralera dituzten entzuleak berriz, 457.000 dira.
Telebistak ere, orainarteko emaitza onei eusten omen die: ETB1-ek 213.000 ikusentzule ditu eta ETB2-k 708.000. Guztira, 921.000 ikusentzule beraz.
TVEk “La casa de la pradera” estreinatuko du. 2005.urtean ekoitzita, hiru kapituluz osatuta dagoen telesail estatubatuarra da eta ikusleek abenduaren 23an, 24an eta 25ean ikusteko aukera izango dute.

David L. Cunninghamek zuzentzen du eta antzesleen artean hauek dira aipagarrienak Cameron Banchroft, Erin Cottrell, Kyle Cavaría, Daniell Ryan Chuchran, Gregory Sporieder, Gina Sotckdale, James Comso o Dorian Harewood.

1935.urtean "Etxe txikia" izenburupean editatutako liburu multzo bat du oinarri. Azken hauek XIX. mende amaieran Estatu batuetako erdi-mendebaldean bizi izan zen Laura Ingalls Wilder neskatoaren gaztaroko gomutapenak biltzen dituzte.



*Oharra: Berri hau RTVEren webgunean aurkitu dudan artikulu honen birmoldaketa bat da eta argazkiak ere bertatik hartu ditut.