
Prentsa teknologikoan jakitun direnek BBC Newsen aurten asmakizun onenak izan direnak aukeratu dituzte. Hauek izan dira irabazleak jakitunen arabera:
Fraser MacDonald, Stuff Magazineko erredaktorea
MacDonaldentzat aurtengo irabazlea Sonyren kontsola berria izan da, la PlayStation 3a.
Bere arabera, grafiko izugarriak eta Blu-ray eta Wifi teknologiak dituzten bideojokuen generazio berriaren ikonua da.
Nintendoren Wii kolpe handia suposatu du baina horrela izanda ere, MacDonaldek interesgarriagotzat jotzen du PS3a
Martin Lynch, Gizmondoko erredaktorea
Lynch bideojokuetatik urrentzen da definizio altura hurbiltzeko eta InFocus IN76 Play Big HD delakoa aukeratzen du, definizio altuko proiektore bat.
Adituaren arabera, PC batetan, definizio altuko DVD erreproduktore batetan edo kontsola batetan baino modu errealistago batetan, aparailu honekin pelikula bat zine batean ikustearen sentsazioa birsortu dezakegu.
Katie Lee, Shiny Shinyko erredaktorea
Leek, zalantzarik gabe, Nintendoren Wiik 2006. urteko historia teknologikoa markatu duela baieztatu du. Joku oso berriztatzaileak eskeintzen dituen kontsola ezberdin eta ezohiko bat da.
Onena, PS3 edo Xbox 360a jokalariei zuzenduta dauden bitartean Wii mundu guztiarentzako da, bizian behin bideojokuetara jolastu dutenentzat edo jolastu ez dutenentzat.
"PlayStation3a datorren urteko asmakizuna izango dela uste dut, baina 2006. urtea behin betiko Wiirentzat da", baieztatu du.
Gina Trapani, Lifehackereko erredaktorea
Lehin ezinezko ematen zuena, Windows eta Macintoshek ordenagailu batetan funtzionatzea, dagoeneko errealitate bat da.
Trapanirentzat urteko asmakizuna Parallels Desktop da, idazmahi ezberdinekin makina berdinean bi sistema eragileak izateko modurik onena.
Applelen 'Boot Camp'-ek onartu egiten zuen baina Mac-etik Windowsera aldatzean, 'Parallels' ezberdinduz, erabiltzaileari ordenagailua berriro piztera behartzen zion.
James Beechinor-Collins, T3 Magazineko erredaktorea
Collinsek Nintendoren Wii aukeratu du baita, bideojokuen generazio berriaren benetako errepresentantea baita.
Wiik ildo tradizionala uzten du, horrela bide berriak eta entretenimendu modu berriak aurkitzeko. entretenimiento.
*Oharra: Argazkia BBC Newseko lotura honetatik hartua.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina