2007.urtean, gure artean beste bilatzaile bat izango dugu. Momentuz Google eta yahoo horretan badabiltza ere, laster Wikiasari-a martxan jarriko da. Jimmy Wales, Wikipediaren sortzailea, izan da ideia hau plazaratu berri duena.Bilatzaile honek, Wikipediak bezalaze funtzionatuko du; hau da, beharrezkoa izango da internauten partizipazioa.
Walesen helburu bakarra, bilaketa guztia erabiltzailearen gain ustea izango litzateke, izan ere, honek taldeko lanari sekulako garrantzia ematen dio.
Orainarteko bilatzaileak ondo funtzionatzen badute ere, Walesek arazo bat aurkitu izan die. Kasu askotan,euren bilaketen lehenengo emaitzak spam-ak izanen dira; eta horrek bilaketa zaildu egiten du.
Wikipediaren indarrak, proiektu berri hau aurrera ateratzen lagunduko duela uste dute beren arduradunek.
Momentuz, frogak egiten ari dira, itxaron egin beharko dugu bere funtzionamendua ikusi ahal izateko.

argazkia agmagazine.com.ar orritik gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: