Urte berriaren etorrerarekin Promusicaek hainbat berrikuntza ezarriko ditu zerrenden eraketan. Enpresa honek astero argitaratzen ditu disko eta single fisiko salduenen zerrenda, eta jakinarazi dutenez, 2007tik aurrera salmenta digitalak ere kontabilizatuko ditu.

Zerrenda berri hauen osaketari buruzko informaziorik plazaratu ez badute ere, esan beharrik ere ez dago iTunes eta antzeko orrialdeek eskaintzen duten zerbitzua azkenik era ofizial batean baloratu ahal izango dela. Horrela, estatuko zerrenda musikalek herritarron isla zehatzago bat emango dute eta artistek salmenta digitalengatik zertifikazioak jaso ahal izango dituzte.

Hala ere, badirudi berrikuntza hauek berandu heltzen direla, munduko beste estatuetan aspalditik egiten baitira tankera honetako zerrendak.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: