Orain dela gutxi Espainiako Komunikabideen Aztertoki nagusiak, urtero legez, hedabide ezberdinen inguruko datuak argitara eman ditu. Datuak orain artekoen antzekoak dira, baina Euskal Herriari dagokionez, ETBk ikus-entzule gutxiago dauzkala adierazi dute. Bi kateetan audientziak behera egin badu ere, betiko arazoak hor dirau. Izan ere, bi kate publikoek (euskarazkoak eta gaztelerazkoak) orotara, urteko akumulatua kontuan hartuta, 814.000 ikusle ei dituzte. Horietatik soilik, 177.000 pertsonek ikusten dute ETB1, gaztelaniazko katea, aldiz, 637.000 lagunek. Datu hauek jakinda, ez al dute asmorik ETBkoek zerbait egiteko? Ikus-entzuleok ez gara inozoak eta eskaintzen zaiguna gustatzen ez zaigunean ez dugu kontsumitzen. Ez al dira horretaz ohartu? Saiatuko al dira kalitatezko programazioa egiten? Bada garaia, ez al duzue uste?Hala ere, dena ez da iluna izango eta EITBko irratien kasuan, datu pozgarriak irakurri ditut. Euskadi irratiak, EITB irratiak eta Radio Euskadik entzule gehiago bereganatu dituzte. Zorionak beraz, eta horrela segi.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina