Igande eguerdian, telebistan haurrentzako filme bat ikusteko aukera izango dugu, Pailazokeriak hain zuzen ere. Filme honetako protagonistak, telebistako hiru pailazo ezagun ditugu;txirri, mirri eta txiribiton alegia.Haurrentzako animaziozko filma, lehenengoz emitituko du ETB1-k.Marrazki bizidunen filme hau, bazkalostean ikusteko aukera izango dugu; 15:35etan hain zuzen ere.Oraingo honetan gure hiru pailazoak, mundua zabaltzeko abentura batetan murgilduko dira. Ipar eta hego poloak urtzen ari dira, horretaz aparte ur azpian Lady Kontrol-en aginduetara dauden errobotak sekulako gaiztakeriak egiten ari dira.Hori konpontzea da gure hiru pailazoek duten helbururik nagusiena. Hori lortu ahal izateko, Tortolika;aspaldiko laguna;izango dute laguntzaile.Euskarazko bertsioaz aparte, erdarazkoa jada, estatuko edozein zinema aretotan ikusgai dago.
argazkia publicine.net orritik hartuta


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina