Datorren ostegunean argitaratuko da BOEn esleipenerako lehiaketaren deialdia. Estatu espainiarreko plan teknikoaren arabera, 2 multiple digital izango dira Araban, 6 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.
TDT deituriko honek, Euskadin tokian tokiko informazioaren alde egingo du eta euskarazko programazioari eta eduki propioen ekoizpenari berebiziko garrantzia emango dio.
Honen inguruko arauak eta esleipenerako lehiaketaren deialdia EAEko Buletin Ofizialean ostegun honetan argitaratuko zirela jakinarazi zuen Miren Azkarate Kultura sailburuak. Zerbitzu honen kudeaketan interesaturikoek, datorren ostiraletik 2007ko martxoaren 23a arte aurkeztu ahal izango dituzte euren eskaintzak. Epe hau amaitutakoan, kontrataziorako batzordeak sei hilabete izango ditu emaitzak jakinarazteko.
Multiple digital bakoitzean, gaur egungo teknologiarekin lau kate sartzen dira. Hala ere, kopuru hori handitzea espero dute denborarekin. Bitartean, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehentasuna izango dute udalek zerbitzua eskeintzerakoan, eta ondoko hiri eta herri hauentzat kate bana gorde du: Gasteiz, Arrasate, Donostia, Zarautz, Irun, Barakaldo eta Getxo.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina