Aro digitalaren gaineko aurretiazko iritziekin apurtzeko berriak datozkigu. Edadedunak ‘blogosfera’ hartzen hasi dira. Fenomeno masifikatua ez den arren, nabarmen handitu daiteke erretirodunen hurrengo belaunaldiarekin batera.

79 urteko britainiar
batek oraintsu irekitako blog-ak arrakasta handia lortu du bere herrialdean. Youtube-ren bidez bideoak eskegitzen ditu eta Ingalaterra Victoriarrean bizitako bere aiton-amonen bizimodua kontatzen du.

Ipsos-ek Europako bost herrialdetan (Frantzia, Italia, Espainia, Alemania eta Ingalaterra) egindako ikerketa baten arabera, 45 eta 54 urte bitarteko internauta europarren %14ak blogak irakurtzen ditu. 55 eta 64 urte bitartean zifra %11an kokatzen da, nahiko altua dena, media %17an kokatzen dela jakinik.

Informazioa eta argazkia
AFP agentziatik eskuratua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: