800.000 ikasle eta langileren datu pertsonalak zituen datu base bat suntsitua izan da pirata informatikoen eraso baten ondorioz Los Angelesko UCLA unibertsitatean. Los Angeles Times egunkariak inoiz unibertsitate estatubatuar baten aurka egin den eraso larrienetakoa bezala definitu du.
Instituzioko bozeramaileek adierazi dute datu eta informazio pertsonal guzti honen lapurreta pirata informatiko sofistikatu baten lana izan dela, eta dagoenekojakinaren gainean dadela kaltetuak izan diren ia 800.000 ikasleak. Datu base horretara sarbidea lortzeko ahaleginak joan den urteko urrian hasi ziren, baina azaroan atzeman eta deuseztatzea lortu zuten unibertsitateko informatikoek.
UCLA-ko autoritate nagusienetakoa den Norman Abrams-ek esan duenez, lapurrek zenbait ikasleren gizarte segurantzako zenbakia eskuratzea lortu dute, baina ez da frogatu era deliktiboan erabiliak izan direnik.

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: