Publizitatean emakumearen irudia asko erabili izan da, bai gorputz soil gisa erakusteko edota rol zehatz batzutan azaltzeko. Sexismoa publizitatean ugaria da, negozioa ematen duen bitartean dena da zilegi, antza. Debekatuta dagoen arren, oraindik emakumearen irudi konkretu bat esplotatzen jarraitzen dute, eta ez da ezer gertatzen. Egoera hau salatzeko Euskal Herriko Bilgune Feministak agerraldia egin du. Jakinarazi dutenez, gauzak ez direla aldatu ikusita, urtero legez, publizitate sexistaren aurkako kanpaina egitea erabaki zuten. Izan ere, iragarki sexisten bidez, emakumeen duintasunari kalte handia egiten zaio, eta agintariek arazo larri honi garrantzirik ez ematea kritikatu dute. Etengabe garaiak aldatzen doazela entzuten dugu, gizarte justu eta hobeagoen bila gabiltza, baina denak berdin edo okerrago jarraitzen du. Noiz arte?
Home
Unlabelled
Sexismoa iragarkietan
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina