Gabonak ate joka ditugu eta telebista kate denak urte amaierako programazioa prestatzen dabiltza buru belarri lanean. Urtero munduko estatu gehienetan errege edo erreginek Gabonetako mezua helarazten diete herritarrei. Zertarako? Hori da gehienok garai hauetan galdetzen duguna, baina erantzuna batek daki. Ohitura edo tradizio kontua izango da eta batzuk gustuko izan arren, uste dut gizartearen gehiengoak sekula ez duela bakar bat ere entzun. Auzi honetaz oharturik Erresuma Batuko Channel 4 kate publikoak urteak daramatza pertsonaia ezberdinen bidez eguberrietako mezua ematen. Aurtengoan, Khadija Ravat emakume Zimbawearrari egokitu zaio mezua igortzea, eta islamiarra denez, beloarekin egingo du. Izan ere, kateko arduradunek azaldu dutenez, "erlijio nortasuna, adierazpen askatasuna eta kohesio soziala eztabaidagai izan diren urte honetan", aproposa ikusten zuten beloa darabilen emakume islamiar batek mezua ematea.

Argazkia LaRazon.com webgunetik gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: