Interneteko YouTube webgunea kanadako poliziarekin arituko da ikerkuntza lanetan. Era honetan, webguneak laguntza emango dio kanadar poliziari zenbait kasu argitzen. Horren adibide orain dela gutxi gertaturiko hilketa bat. YouTube web orriaren bidez lortu du kanadar poliziak gertakariaren nondik norakoak zehaztea.

Hau ikusita, kanadar poliziak bere ikerkuntza metodoak modernizatzea pentsatu du eta YouTubek bere laguntza emango dio.

2006. urtean bisita gehienetarikoak jaso dituen webgunea izan da YouTube, egunean 100 milioi bideo baino gehiago ikusten direlarik. Hau ikusita, Google konpainiak bereganatu zuen, 1.650 milioi dolar estatubatuar ordaindu eta gero.

Irudia www.youtube.com webgunetik lortua

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: