
"Volver", Pedro Almodovarren azken filmea Urrezko Globoetarako hautagai modura aurkeztu dute gaur bertan. Urrezko Globoen 64garren edizioan, Almodovarren filmeak atzerritar pelikula onenaren saria lortu dezake beste herrialdeetako filme askoren parean. Talde honen barruan Alemaniako "Das Leben der Anderen" edota EEBBetako "Apocalypto" pelikulak ere aurki daitezke.
Honetaz aparte, Penelope Cruzek "Volver" pelikulan egindako paperagatik aktoresa onenaren saria lortzeko aukera ere baduela esan beharra dago; oraingo hontan hautagaien kopurua handitzen da. Hauen artean, Judi Dench "Notes of a scandal", Maggie Gyllenhaal "Sherrybaby", Kate Winslet "Little Children" edota Helen Mirrenekin "The Queen" lehiatu beharko da.
Informazio gehiagorako egizu klik hemen.
Oharra: Irudia google images orrialdetik igotakoa da.


Egizu iruzkina:
2 comments:
Almodovar-en pelikula oraindik ez dut ikusi, egiten duen zinea ez zaidalako asko gustatzen baina desberdina dela esaten baduzu alokatu egingo dut, jakinmina sortu zait. Hala ere, esan behar det kategoria berdinean "El laberinto del Fauno" dagoela izendatua, eta hau dakat gogokoen. Pelikula bikaina iruditzen zait, gizatasun askoz tratatutako pelikula da.
Era berean esan beharra dago pelikula izendatuena " Babel" izan dela (zazpi izendapen), eta bigarrena "Infiltrados" (sei izandapen). Azken hau 2002ko "Juego sucio" pelikula japoniarraren remake-a dela esan beharra dago. Biak ikusita ditut, tamalez pelikula amerikarra ikusi nuen lehenago baina hala ere, japoniako pelikula gehiago gustatu zitzaidan.
filmea ez dut ikusi baina Penelope Cruzek zaila daukala iruditzen zait, Helen Mirrenek lan bikaina egiten omen baitu The Queen filmean.
Argitaratu iruzkina