Apple enpresak merkaturatu dezakeen mobilaren gaineko zurrumurruak entzuten ari garen bitartean, egunkari britainiar batek ziurtatzen duen bezala Google, HTC fabrikatzaile taiwandarrarekin eta Orange operadorearekin ari da lanean. Egunkariaren esanetan Google-k bere telefono propioa kaleratu nahi du 2008rako.

Londreseko The Observer igandekarian baieztatzen denaren arabera, France Telecom-en ondasun den Orange-eko zuzendariak Googleplex-era (Google-ren egoitza Kaliforniarra) bidaiatu dute. Bertan, Google-ren zerbitzuak izango dituen mobil berri bati buruzko aurretiazko elkarrizketak mantentzen ari dira.

Ezagutarazitako informazioetan oinarrituz esan daiteke mobil berri honek modu sakonagoan integratuko lituzkeela jada beste mobil batzuetan aurki daitezkeen Google-ren zerbitzuak.

Informazioa eta argazkia CanalPDA web gunetik eskuratua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: