Alba editorialak kaleratu berri du Burton on Burton (gaztelaniaz: Tim Burton por Tim Burton) liburu zaharraren edizio berriztatu bat. Liburua Tim Burton zuzendariari egindako elkarrizketa erraldoia da, Mark Salisbury editorearen eskutik. Lehengo edizioa Sleepy Hollow filmera arte heltzen zen, baina argitalpen berri honek Burtonen filme berriak ere jasotzen ditu: Planet of the Apes, Big Fish, Charlie and the chocolate factory eta The Corpse Bride. Honetaz gain argazki eta irudi berriak dakartza liburuak eta, hasierako edizioak bezala, Johnny Depp-en sarrera dauka.

irudia Alba editorialaren webguneari esker geureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: