'La Que Se Avecina'. Hori izango da Tele5k 2007aren hasieran estreinatuko duen telesailaren izena. Baina ez pentsa serie hau berria denik; 'Aqui No Hay Quien Viva'-ren bertsio berria baino ez da.Izan ere, Jose Luis Morenok bere produktorearen zati bat Tele5ri saldu zionean, beste kateentzako saiorik ezin zuela ekoiztu adostu zuten. Horregatik, 'Aqui No Hay Quin Viva' Antena3en emititzeko jarraitzeko ezintasuna ikusirik, hau Tele5ra pasatzea erabaki zuten. Baina Antena3ek telesailaren eskubideak dituenez, bertsio berri honeri izena aldatu behar izan diote, eta badirudi pertsonaienak ere ezberdinak izango direla.
Hala ere, aktoreei dagokienez, berdinak izaten jarraituko dute, Fernando Tejeroren ausentzia aipagarri bakarrarekin.
Telesail berriaren informazio guztia FormulaTV webgunean aurkituko duzue.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina