El Correo Español, Euskal Autonomi Erkidegoan irakurriena den egunkariak eskaintza berria egin du bere irakurleentzat. Oraingo honetan argazki marko digitalak emango ditu, beti ere, egun batzuetan zehar egunkarian datozen kupoiak gorde eta 99 euro ordaintzen dituztenentzat.

Tresna berri honek gure kamara digitalarekin ateratako argazkiak bertan jartzeko aukera ematen du, baita guk nahi ditugun argazkiak bertan gordetzeko eta galeria bat izango balitz bezala banan-banan agertzeko aukera ere.

Markoak 7 pulgada ditu eta honen bereizmena (480 x 234)koa dugu, beraz, irudiek kalitate handia izango dute. Bestalde, avi,mpeg1,mpeg2 eta mpg4 formatuak irakurtzen ditu, eta audioa begiratuz, mp3, wav eta wma . Hau gutxi balitz, SD, CF eta MMCdun txartel multimediak onartzen ditu (8Mbtik 2Gb bitartean).

Honelako marko digitala nahi dutenek, lehen aipatu bezala, txartelak gorde behar izango dituzte eta honetaz gain 99 euro ordaindu. Hala ere, derrigorrezkoa da marko digitala aldez aurretik gordetzeko eskatzea. Horretarako ondorengo telefonora deitu besterik ez dago: 905 44 50 56


Oharra: irudia El correoren edizio digitaletik hartua.

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: