Telemadridek futbolaren aldeko apostua egin nahi du Real Madrid, Atletico de Madrid eta Getafe lehen mailako futbol taldeen irudien eskubideak erosiaz. Manuel Sorianok, kate publikoko zuzendariak, esan du milioi asko inbertitu beharko direla baina kontu hau egi bihurtzen ahaleginduko dela.
Horretarako ordea, Cajamadrid-en laguntza beharko luke, eta badirudi banku honek ez duela argi ikusten operazio hau. Beste alde batetik, kate publikoak madrideko komunitatearen laguntza izango du Ignacio Gonzalez, komunitateko lehendakari ordearen hitzetan eta gainera, Real Madrideko presidente den Ramon Calderonek baiezkoa eman dio telemadriden eskaintzari, bere taldeak 120 milioi jasoko baititu.
Hala ere, kontu honetan beste enpresa bat ere bada bitarteko, gaur egun 3 talde hauen irudi eskubideak sogecableren izenean baitaude. Talde komunikatzaile hau harrituta agertu da telemadriden eskaintza berri honekin.
Beraz, konbetzitzeke geratzen den alde bakarra cajamadrid bankua da, diru gehien jarri behar duen aldea alegia. Bankuak baiezkoa emango balu, Madrideko komunitateak kate publikoa indarberritzea lortuko luke, zeren eta futbola jendearentzat oso erakargarria izan daitekela kontsideratzen baitu.

Aitzol Aiestaran Zinkunegi
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: