Durangoko azokaren ekitaldi denetan egon izana eskertu nahi dio 50 urte bete dituen aldizkariari Gerediaga elkarteak.

Aurten bete ditu 50 urte Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariak. Euskara eta euskal kultura sustatze aldera sortu zen eta helburu horiekin jarraitzen du Arantzazun sortu zen komunikabideak.

San Agustin kulturgunean jasoko du aldizkariaren zuzendariak Argizaiola saria abenduaren 7an, nahiz ete egun bat lehenago jarriko den martxan aurtengo euskal liburu eta disken urteroko azoka.

Aurtengo edizioan, bidaiak izango dira azokaren ardats eta hainbat hitzaldi izango dira horren inguruan, hala nola, hainbat musikarik beraien biren inguruan emango dutena. Honen ildotik, esloveniar idazle bi ere izangoditugu gure artean, gainontzeko lurraldeetako literaturarekin harremanak indartzeko asmoz.

* Lehen argazkia, durangoko azkokaren web gunetik harturik dago, Txillardegik 2004. urtean Argizaiola saria jaso zuen unea.

*Bigarren argazkia, Jakinen web gunetik harturik dago.

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: