Txinako enpresek faltsifikatutako produktu elektronikoak hain dira kalitate onekoak, sarritan ez direla faltsu moduan identifikatuak izaten. Herrialde horretako industria pirata aktiboa oso arina da eta bizilagunak diren Korea eta Japoniako produktuak bertara heldu baino lehenago kaleratzen dituzte. Horrela ba, txinatarrek produktu orijinalak “faltsuen” kopia txar eta garestiago moduan hartzen dituzte. Askotan faltsututako teknologiak besteak baino hobeago funtzionatzen dutela esaten dute kontsumitzaileek.Klonekin lan egiten dituzten lantegi hauei multinazionalek beraientzat lan egiteko eskatzen diete kasu batzuetan, oso onak baitira egiten duten lanean. Enpresa txiki hauetako batek, aldiz, Samsung multinazionalak luzatutako lan eskaintzari ezetza eman zion egiten zuena salduz nahiko diru irabazten zuela azalduz.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina