
Bihartik aurrera galiziarrek El País egunkariarekin batera 12 orriko gehigarri bat jasoko dute. Edizio honetan, bertako egoeraren berri emango duten albiste, elkarrizketa, erreportai eta iritzi artikuluak irakurri ahal izango dituzte. Guzti honetatik gehien harritu nauena, ostiralero kulturari buruzko gailegozko horri batzuk argitaratzeko asmoa plazaratu izana da. Pausu bat bada ere,oraindik hizkuntza minorizatuen inguruan lan andana egiteko dagoela isladatzen digu honek. Pausu txikiak eman beharrean, erraldoiak emateko apustua egin beharko litzatekeela iruditzen zait. Hedabideek lez, administrazioak ere badu lan eta zeresana guzti honetan. Aipatzekoa da euskarazko prentsaren egoera. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen deialdian eskatu baino askoz diru gutxiago jasoko du gure prentsak.
Informaio gehiago nahi izanez gero, elpais.com-en.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina