
Azken aldian Microsoft ez da batere gustura egon Applek multimedia irakurgailuen munduko boterearen jabe izateaz. Hori dela eta, iPoda diseinatu zuen enpresari aurre egiteko asmotan ari da lanean. Etorkizunak jarriko du bakoitza bere lekuan baina argi dago gaur arte ezinezko zirudien proiektua egunez egun egiazkoa dela.
Lehenengo Zuneak salgai daude jada AEBetan 200 €tara. Hiru kolore desberdin daude erosgai eta 30GBko memoria kapazitatea du.
Teknologia berrietako kritikoek, Bill Gatesen konpainiak atera berri duen produktua iPoda baino erabilgarriagoa dela diote. Bere alde duen ezaugarria pantaila litzateke, bideoak ikusteko besteko tamaina edukitzeaz aparte, pantaila bera zailagoa da ondatzen.
Hala ere, Zunek aplikazio gehiago baditu ere, erosleak Apple modeloaren aplikazio oikoak faltan botatzen ditu, hala nola, jokoak, alarma, kono-metroa... Gainera, abestiak biltzeko orduan, produktu berriak Applek baino konplikazio gehiago dakartza.Beraz, lehia zabalik dago bataren eta bestearen abantaila eta desabantailekin, azken hautua betiko moduan erosleek izanik.
* Zunearen irduia www.audioholics.com orrialdetik hatuta
*iPodaren irudia www.jkontherun.blogs.com orrialdetik hartuta


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina