Dakigunez badira Blogger herramienta potentea hobetzeko eta laguntzeko mila modu, gure bloga ia edozertarako erabilgarria egiten diguna. Horietako bat podcast pertsonala sortzeko aukera da, pausu gutxiren buruan lortu dezakeguna, helbide pare baten laguntzaz. Ikustagun.

Lehenik, blog bat irekiko dugu Bloggerren. Nik lehenagotik eginda eta kasik batere posteatzen ez dudana erabiliko dut: Ataskoa. Sarrera berri bat sortu, eta bertan gure audio artxiboa igoko dugu, hiperbinkulo bitartez URL-a jarriz (honetarako gure artxiboa aurretik interneten zintzilikatuta izan beharko dugu. Helbide interesgarri bat Archive dugu).



Behin sarrera eginda, publikatu egingo dugu, nire kasuan itxura hau geratu zaio blogari:


Orain, feed-a sortu behar dugu. Bloggerrek Atom sistema erabiltzen duenez, eta podcasterako erabiliena RSS denez, Feedburner herramientara joko dugu. Bertan, gure Atom artxiboaren helbidea eskatuko zaigu. Normalean, eta aldatu ez badiozu, zure helbidea eta ondoren blogaren izena xml estensioarekin izango da. Ulertzeko moduan esanda, hauxe da nirea:
http://ataskoa.blogspot.com/ataskoa.xml




Idatzi Feedburner delakoan eta jarraitu eskatuko galderei erantzunaz.
Azkenik, password-a eta guzti emandakoan, gure blogari feed-a aldatuta podcast kanala sortuta izango dugu. Nirea hemen.

Eta kitto!!

Arazorik eman dezakeen edo ez ikusteko, Feedvalidator helbidea erabili dezakegu. Idatzi bertan gure podcast kanalaren helbidea eta esango digu zer moduz dabilen. Nirea ondo dago baina erabiltzaile batzuentzako arazoak eman ditzakeela dio. Baina tira, interneten den-dena ez da posible piskat nekatu gabe, ezta?

Hurrengorarte!

Xabi Tolosa
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: