Iaztik dugu interneten Mike Oldfield musikariari eskeinitako Wiki gune bat gaztelaniaz. Wikiaren izena "Taurus IV" da, izen aproposa, Oldfielden "Taurus" trilogia instrumentala gogora ekarriz. Wiki honetan, eta jakina denez, edonork parte hartu dezake eta informazio berria gehitu (oraindik ez da datu basea osorik bete). Atalka banatuta dago eta besteak beste, biografia, diskografia, letrak, erabiltzen dituen instrumentuak (egiteke), kontzertuak... etab ditugu ikusgai. Lana dago egiteko, baina azkenean Mike Oldfielden erabateko datu basea lortu daiteke.

Argazkia Taurus IV guneari esker geureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: