Einsteinen errobota. (Hanson Robotics)

Hanson Roboticsek 2007.urtean giza itxura duen errobot bat saltzeko asmoa erakutsi du.

Albert Einsteinen humanoidea egin zuen enpresa honek, oraingoz entretenimentura bideratutako errobot sorta bat merkaturatuko du.

60 zentimetro eta arpegi gizatiarra (osotasunean ez) dituen errobot honek dantzan egin dezake, arpegiak ezagutzen ditu eta hitzegiteko gaitasuna dauka.

Ideia 3.000 dolarreko prezioa (2.292 euro) jartzea da eta urte bete baino lehen salgai jartzea espero dute.

Hansonekoak Disneyko Imaginazio Laborategian hasi ziren lanean eta beraien arabera gizakion identitateari dagokionez erronka bat ezartzen du.

Eta AI (Inteligencia Artificial) filmean kontatutakoa etorkizunean egia izango balitz?.....zer uste duzue?

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Iker erabiltzaileak esan du...

Badakigu orain arruntak diren hainbat eta hainbat gauza lehen zientzia fikziozkoak zirela, Julio Verne eta halako autoreek idazten zituzten istorio sinistezinak. Baina gaur egun teknologiak hain azkar garatzen doa, ez dakigula ziur zer ikusiko dugun ezta datorren hilabetean ere. Datorren urtetik aurrera humanoideak salgai... AI filmeak zientzia fikzioa izateari uzteko arriskuan dago.