Oraindik estreinatu ez eta filmeak zeresana eman du dagoeneko. Pelikula erlijiosoak betidanik egon dira modan, hor ditugu adibidez Egiptoko Printsipearen edota Kristoren Pasioaren kasuak. Baina azkenengo honek, nire ustez, Dan Brownen Da Vinci kodigoak eleiza katolikoan sortu duen zuloa eztali nahi du.
Nahiz eta batzuek Jesukristoren aspektu mistikoa (historikoa ez dena) onartu ez, dudarik gabe, lehenengo irudiak ikusita filme arrakastatzua izango delakoan nago, kristaua izan edo ez izan, orain dela 2005 urteko Belen herrira magistralki trasportatzen baitigu...
Vatikanoak ez du The Nativity Story filmean amabirjinaren papera antzesten duen aktoresa aipatutako pelikularen mundu mailako estreinura gonbidatu. Neskatxak Keisha Castle-Hugues du izena, neozelandarra da eta maiatzean haurdun dagoela adierazi zuen.
The New Zealand Herald egunkariak gaur jakitera eman duenez, Jesusen jaiotzari buruzko pelikularen zuzendari Catherine Hardwicle eta Joseren papera antzesten duen Oscar Isaac-ek inbitazioa jaso duten bitartean, "Whale Rider" filmeagaitik Oscar batetara nominatua izan zen aktoresaren izena ez da inbitatuen zerrendan aipatzen.
Egunkariak ez du argitzen Castle-Hughes pertsonaren aurkako bazterkeria bere haurdunaldiarekin erlazionaturik dagoen edo ez.
Natibitatea ("The Nativity Story") bihar , azaroaren 26an aurkeztuko da eta Vatikanoan estreinatzen den lehenengo pelikula da.
Pelikularen gidoilaria Mike Rich da, Descubriendo a Forresterren parte hartu zuena, eta Jesus jaio arte Jose eta Mariak ikusi behar izan zituztenak erakusten dizkigu.
*Oharra: Informazio gehiago filmearen webgunean (bisitak merezi dau)
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina