Zumaiako etorkizunaren hitza
Urtea betetzearekin batera herri honetako gazteen asanbladak bere webgune propioa sortu du
Bere lehen urtemugarekin batera, Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) bere web orrialdea argitaratu berri du www.mundurat.net/zuga delarik helbidea. Gune honen helburuak, elkarte honek epe honetan buruturiko ekitaldien azalpenak ematea, hauen inguruko argazkiak erakustea, harturiko erabakiak zabaltzea, eta batez ere, Zumaiako eta edonongo gazteei beren usteak, iritziak eta kezkak ezagutzera emateko aukera eskeintzea dira besteak beste.
Bestalde, urtemuga ospatu eta bide batez webgunea jendartean zabaltzeko ekitaldiak antolatu dira gaurko egun osoan zehar. Hasteko, herri bazkaria izango da Odieta pilotalekuan, ondoren bertso triki-poteoa eskeiniko dute bertako gazteek herri osoan zehar, eta amaitzeko, Asilus, La Eskoria Abunda, Sastrakak, Paukoiat eta Destr-Oi! taldeek beren kontzertuak eskeiniko dituzte San Telmo kofradian.
Informazio gehiagorako: www.mundurat.net/zuga


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina