Gmail, Googlen debaldeko korreo zerbitzuak berrikuntzak dakarzkigu eta aldaketak txikiak diren arren, oso interesgarriak izan daitezke. Nabigazioa errazteaz gain, menu gehigarri bat eskaintzen du. Diseinua ez da egin duen aldaketa bakarra, orain, Docs & Spreadsheetsekin integrazio gehiago ikus ditzakegu.
Guzti horretaz gain, Gmailek orain gure mugikorretan zuzenean funtzionatzeko aplikazio bat ere badauka. Orain arte bazeukan interfaze bat mugikorretan nabigatzaile bidez nabigatzeko baina orain, Gmail Mobilek benetan zerbitzu honetaz gure mugikorrekin gozatzeko aukera ematen digu.
Mugikorretan deskargatu edo konfiguratu dezakegu beraz aurrerantzean. Hemen dago informazio gehiago bere erabilerari buruz.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina