Nahiz eta 2004ko filmea izan, pasadan hilabetean estrenatu zen Espainian. Filme honetan Andy Garcia aktoreak Modiglianiren paperean dago eta margolari ospetsuaren bizitza tratatzen da. Parisen kokatuta dago, 1910 inguruan eta Picassorekiko norgehiagokeriak ere ikusten daitezke. Hala ere, gehien bat, Amedeo Modiglianiren bizitzan zentratzen da, bere tragedia kontatuz (alkohola eta opioaren kontrako borroka, bere semearekiko (sasisemea) banaketa, eta bere bikotearekin duen erlazioan.Filmearen trailerra ikusi nahi baduzue klik egin ezazue hemen. Eta margolariaren informazio gehiago jakiteko hemen.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina