Duela gutxi editatu dute AEBetan Danny Elfman musikariaren azkeneko konposizioa. Oraingoan ez da filme batentzako musika, baizik eta Elfmanen lehen kontzertu konposizioa da. Izenburua ezin egokiagoa suertatzen zaio obrari: "Serenada Schizophrana". Izan ere, autorearen zoramen guztiak biltzen dituen konposizio musikala dugu eta musikak aurrera egin ahala musikariaren barne mundua eta pertsonalitatea ezagutzen dugu, eta besteak beste, berorren influentzia estetikoak: Bernard Herrmann, Carl Orff, Prokofiev, Bela Bartok, Stravinski... etab. Serenada Schizophranak 7 mugimendu ditu gehi zortzigarren bat bonus track moduan. American Composer Orchestrak enkargatu egin zion Elfmani konposizio hau eta pasadan urtean estreinatu zen Carnegie Hall kontzertu aretoan. Orain jada CD-an argitaratu dute nork bere etxean Elfmanen musikaz goza dezan.Argazkia American Composers Orchestraren webguneari esker geureganatua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina