Lehengo egun batean teknologiaren etengabeko garapenaren inguruan informatikari lagun batekin hitzegiten nengoela gauza bitxia kontatu zidan. Nonbait estatubatuar aberatsenetarikoak, Bill Gatesek, orain dela gutxi egin dituen adierazpen batzutan arratoiaren bukaera gertu egon litekeela esan du. Bere esanetan orain arte izandako aldaketak hutsaren hurrengoa izango dira, datorkigunaren aldean, "datozen hamar urteotan aldaketak eta berrikuntzak orain artean baino azkarrago gertatuko baitira".Batzuoi irudituko zaizue ez dela horrenbesteko aldaketa, izan ere, portatiletan ez dago arratoiaren beharrik, eta ados nago horretan. Baina niri atentzio gehien sortu didana da kurtsorea begiekin, edo ahotsaren edo eskuetako mugimenduekin mugitzea. Etorkizun hurruneko gauzak bezala imajinatzen ditut espaziuntzi itxurako autoak bezala edota teknologiaz kontrolatutako etxebizitzak bezala. Baina pixkanaka konszientziatzen noa, aldaketa horiek guk uste baino arinago hemen izango ditugula.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina