1979-an Tony Palmerrek NASA-k zituen ilargirako bidaiaren artxibo- irudiak jaso eta, bidaia horren hamargarren urteurrena zela eta, dokumental bat egin zuen: A Space Movie. Estatu Batuetan 82 minutuko iraupena zuen filmea ikusi ahal izan zuten, ostera, AEB-tatik kanpo estreinatu zen bertsioak 40 minutu baino ez zituen. Espazioko bidaia honen irudiak Mike Oldfield-en musikarekin lagundu ziren, besteak beste, Incantations, Ommadawn, Portsmouth, Tubular Bells eta inoiz argitaratu ez den Orchestral Hergest Ridge konposizioekin. Datorren urtean, dirudienez, Voiceprint Music- ek DVD formatuan argitaratuko du dokumental hau (espero dugu 80 minutuko bertsioa izatea), nahiz eta momentuz ez egon data finkorik. Orain arte, Mike Oldfield-en Elements DVD-an dokumental honen 17 minutu ikusteko aukera egon da.Argazkia imdb webguneari esker geureganatua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina