Nokiak 2005 urtearen amaieran, Nokia Nseries mugikor berriak merkaturatu zituen bezero exijenteenetan pentsatuz. Izan ere, terminal berriekin, kontsumitzaileek dispositibo bakar bat baino ez dute erabili behar edozer gauza egiteko: momentuko argazkiak inprimaketa kalitatean egin, posta elektronikoa irakurri, musika entzun, web orrialdeetan nabigatu, telebista ikusi mugikorretik edota beste mila gauza.Orain, Nseries hauek saltzeko, Flickr eta Nokia elkarlanean aritu dira eta euren arteko lankidetzaren fruitu dira Madrileko kaleetan lehenengo aldiz martxan jarri diren iragarki interaktibo hauek. Eta kontuan izanda mugikor honen teknologia zeinen sofistikatua den, zein modu hobeagoa modu interaktivo batean iragartzea baino? Kartel lauak atzean geratzen hasiak dira!
*Argazkia territoriocreativo gunetik geureganatuta


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina