Aurtengo gabonetan play station bat nahi duzuela?Ba erraz daukazue, web gune batean hacker lanetan ibiltzeagatik zuena izan daiteke.
Ideia hau,web bati esker datorkigu.Shimpinomori.net-ek lehiaketa berezi hau jarri du martxan.PS3 bat erosi eta bere sistema guztia aldatu egin diote. Horrela hasierako sistema, linux-agatik ordezkatua izan da.Sistema horrekin webgune berria egin dute, non lehiaketa honi buruzko informazioa ematen duten.
Egin beharreko gauza bakarra,argazki bat aldatzea da. Hau da, webgune horretan agertutako argazkia (hor goiko hori) aldatzea lortzen duen pertsonak eramango du PS3-A.Hori egin ostean, irabazleak, eraiki duten forora bidali beharko da mezua,denek jakin dezaten irabazlea nor den.(Shimpinomori-ri ere emaila bidali beharko zaio).
Epea urtarrilean bukatuko da eta lehiaketa honetan munduko edozein hacker-ek hartu dezake parte.

argazkia 20minutos orrialdetik gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: