Hirugarren aldiz DeutscheWellek Interneteko blog onenak izendatu ditu. Hamabost kategoria ezberdinetan, guztira 5500 blog ezberdinek parte hartu dute. Denen artean Sunlight Foundation aukeratu dute weblog onena, talde lanaren emaitza izatez gain, estatubatuarren gobernuan eta agintarien artean argitasun gehiago eskatuz lan handia egin dutelako, besteak beste.

Kategoria guztien artean hainbat hizkuntzetako weblogak aukeratu dituzte, eta gaztelerazkoa "la huella digital"i egokitu zaio. Nacho de las Fuentesen egitasmo honetan gaurkotasuna, kazetaritza eta blogosfera aztertzen dira. Epaimahiaren iritziz, "kalitatezko kazetaritzaren" adierazlea da; "blog independientea, ondo idatzia eta mas medien eta kazetaritzaren aldaketei begira moldatu dena".
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: