
EiTB digitalizatzea, ingurune digital berrirako prestatzea eta talde multimedia osatzeko hedabide guztiak egoitza bakarrean elkartzea izango dira EiTBren xede nagusiak. Bilbo eta Miramongo proiektuak amaituta biribilduko da DIGIBat. Batetik, Bilboko egoitza berrira joango da EiTB eta bestetik, Miramon zabaldu eta birmoldatzeko lanak amaituko dira. Bitartean, Miramonen, 1.200 metro karratuko plato berri bat erabilgarri izango da udan.
Audientzia kopuruaren hazkundea nabarmena izan da eta EiTBk nagusitasuna lortu du Euskadin. Irratientzako bereziki urte ona izan da, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik 400.000 entzule izan dituzte egunero. Horretaz gain, Iberoamerikar sariarekin batera EiTBko saio eta profesionalek 15 garaikur jaso dituzte.
Informazioa EiTBren web gunetik eskuratua.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina