Bi webgune hauek batu egin dituzte euren liburu katalogoak, Iberlibro-k eta AbeBooks-ek. Horrela, munduko 13000 liburudenda baino gehiago jarri dituze harremanetan eta exisitzen diren liburu guztiak eskuragari ditu bilatzaile hau erabiltzen duen edonork. Gainera, honen bidez, agortutako, deskatalogatutako eta antzinako liburuak lor ditzakegu, beste modu batez, ezinezkoa izango zena. Honetaz gain, Abebooks-ek LibraryThing.com-en %40a ere badu. Orrialde hau, Web 2.0 generazioaren parte da eta honetan irakurleak dira liburuen katalogoak osatzen dituztenak, liburu bakoitzari komentario bat erantsiz. Horrela, antzeko gustuak dituzten pertsonen arteko gomendioak egiten dira, katalogo pertsonalizatu bat lortu arte. Bi webgune hauei esker, erraza da gustoko liburu bat esku artean izatea.Argazkia www.flcker.com webguneari esker geureganatua


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina