Gure Irratiaren estudioak abenduaren 5ean sua hartu zuten. Iluntzean, 21:00ak aldera, aparailu teknikoak zeuden bulegoan suz piztu zen, eta gela hartatik sua alboko bulegoetara hedatu zen. Kalte material handiak eragin zituen suteak eta Uztaritze eta Kanboko su-hiltzaileak amatatze lanetan ibili ziren arren, ezer gutxi libratu zen joan den urtean irekitako estudio berrietatik. Aparailu eta materia erosi berri guztiak, su artean geratu ziren egun hortan.

argazkia Berriari esker


Gure Irratiak, 1981eko azaroaren 24ean ikusi zuen argia.2001eko abenduan inauguratu ditu ere Antxeta Irratia deituriko bigarren antenaren lokalak.Euskarazko irrati orotarikoa da hau. Gure Irratiak egunean 24 oreneko zabalpena du, 7 egunez astean, hauetarik 16 oren eta erdi zuzeneko berezko ekoizpenak direlarik. Kontratatutako pertsonala gutxi da, orokorrean bertan lan egiten duen jendea laguntzailea da. Irratiaren helburua, gure hizkuntzaren normalkuntzarako orotariko euskarazko irrati profesional baten dinamizatzea da.


1981etik, irratiak paper garrantzitsu bat jokatu du gure hizkuntzaren garapen eta iraupenaren alde. Irratiak, hamarkada desberdinen arteko zubia egin eta egiten du, hiztegia aberastuz, modernizatuz eta gaur egungo gizartearen beharren arabera eguneratuz. Entzun-Ikus taldea eta GURE IRRATIAk esperantza osoz aurre egiten ari dio mendi honi nahiz eta urte hau oso gogorra aurkezten zaion arren.


Gure irratiak 25 urte darama uhinetan eta sutearen ondoren uhinetara bueltatu da nahiz eta zailtasun handiak izan dituzten. Horretarako iparralden hainbat ekitaldi antolatu nahi dira dirua sarrerak lortzeko.


Euskararen alde gogor lan egin duen kolektiboa aurrera aterako dela ziur nago, horretarako denon laguntza beharrezkoa da.

Nerea Ganzarain

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: