MP3arekin esperientzia berri hau, Espainian lehena, martxan jarri da jada Vigoko unibertsitateko lau irakasgaietan. Vicente Goyanes irakaslea izan da pauso hau heman duen irakaslea. Dena den, bere klaseen asistentziak derrigorrezko izaten jarraitzen du, beldur baita klaseak MP3 artxiboan jartzeak klaseak hustuko dizkion.Teknika honekin, posible da irakasgai batzuk jarraitzea. Momentuz lau baino ez dira baina urte batzuen buruan, gehiago sartuko dira. Unibertsitateak badu bere web orrialde bat eta orain, bertan MP3 artxiboak gehituko dira. Azken hauetan, irakaslearen ahotsaz grabatuta daude klaseak. Web orrialdetik, posible da klaseko irudietan sartzea eta baita irakasleak azaltzeko erabiltzen dituen dokumentuetara ere, Power point artxibo batetik, eskuz idatziriko apunte batzuetara.
Argazkia www.lavozdegalicia.es webguneari esker gureganatua
Argazkia www.lavozdegalicia.es webguneari esker gureganatua


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina