Cruz y Rayakoak izan ziren urteko azken gauko motoreak berotzen arduratu zirenak. Eta ondo egin zuten egitekoa, "Perdiendo el juicio: Operación Maletín" bereziak 4.294.000 ikusle bildu zituen, audientziaren %38a.

Bere aldetik, jarraituenen zerrendan bigarren lekuan Telecinco kokatu zen , sharearen %.13,9ak jararitu zuen "TV Top Nochevieja" saioarekin.

Hommo Zaping” berezia ez zen %11tik igaro eta kanpai-hotsak entzun baino lehen, ikusleen %6,4arekin egitea lortu zuen.

Kanpaiak

Gaueko urrezko minutua Television Españolaren lehenengo katearena izan zen. 24.00etan %56ekoa izan zen Anne Igartiburu eta Ramón Garcíak mahatsak jateko bildu zuten ikuslegoa.

"Yo Soy Bea" telesaileko protagonistek, 1.567.000 ikuslerntzat transmititu zituzten kanpaiak eta bigarrenak izan ziren pantaila kuotaren %14,3arekin.

Antena 3sek misio hau Jorge Fernández eta Mónica Martínezen esku utzi zuen, % 7,3 ikusle bilduz.

Cuatro katean Pablo Motos eta bere inurriak arduratu ziren kanpaiak emateaz eta %4,1eko ikuslegoa bildu zuten aurretik egindako Gabon Zaharretako programaren emisioan.

*Oharra: Argazkia Television Españolak Urte berriari aurre emateko prestatu zuen "Hamabi kanpaien"saiotik.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: