Orain posible izango da uneoro gure inguruko albisteak euskaraz jasotzea, "Hitza" egunkariek RSS jarioa ipini baitute interneten. Gainera, guri ahalik eta ongien egokitzeko asmoz, gure inguruko albisteak soilik aukeratzeko abagunea eskaintzen digute. Esate baterako, Donostia inguruan argitaratzen den "Irutxuloko Hitza"-k auzoz auzoko albisteak aukeratzen uzten digu, guk nahi dugun auzoko berriak jasotzeko. Honi buruzko informazio sakonagoa jasotzeko euskalerria.org atarian sartzea baino ez daukazue. Bertan, besteak beste, zuzeneko lotura izango duzue zuen inguruko "Hitza"-rekin.

*Oharra: informazioa euskalerria.org-i esker lortu dut.

Beñat Gaztelumendi Arandia
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa Beñat,

Barkatu, baina bagenekien:
http://tinyurl.com/yc2md2

Ander Aranberrik eman zigun albistea. Hurrengoan, kontsulta ezazu bilatzailea. Bertan "Hitza" bilatuta segituan ikusiko duzu zer idatzi dugun berriemaileok.