Nomadak tx dokumental bat da. Bertan, Oreka tx txalaparta taldeak munduan zehar egindako bira eta ondorioz, hainbat kulturen topaketa aurkezten zaizkigu irudi eder eta espresiboekin.
Donostiako nazioarteko zinemaldian aurkeztu zuten lehen aldiz dokumental hau. Egunetan guztion interesa eta espektazioa jaso zuen lan honek publikoa erraz bereganatu zuen eta aurkezpenean txalo beroak jaso zituen.
Lan honek, hainbat sari bai nazional eta baita internazionalak ere jaso ditu eta publikoarenak ugariak izan dira.
Dokumental honek, Oreka Tx-eko musika, hau da, txalaparta, beste musika eta doinuekin fusioan erakusten digu. Musikari esker, beste kulturekin harremanetan jartzen dira eta irudiak dira horren adierazle.
Honela, irudiez baliatuz, dokumentalak komunikatzeko ahalmen handia du.

Azaroak 11ean estreinatu zen lehen aldiz zinemetan eta hainbat astetan karteleran egon ondoren, gaur, zaila da zinemaren batean aurkitzea. Hala ere, bada beste aukera bat. Leioako campuseko aula magnan, urtarrilak 11an, 12etan Nomadak Tx dokumentala ipiniko da guztiontzako. Beraz, ez galdu aukera hau.
argazkia:
musiques.de.nuit.free.fr
Amaia Rascon
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: