argazkia: escuelas.consumer.es

Gaur egun ere, informazio gutxi jaso dezakegu laister eraikiko den errausketa planta berriaz. Urte eta erdi pasa da iada, lehen informazioak entzun zirenetik. Haietan, erraustegi batentzako lokalizazioa bilatzen zeudela esaten zen, Gipuzkoako ipar-ekialdeko herrientzat, besterik ez.
Oreretan dagoen San Marcos-eko bertederoak urte gutxi barru gainezka egingo du, hau da, ez da zabor gehiago bertan sartuko. Zabortegi honetara hainbat zonaldeetako hondakinak iristen dira eta ondorioz, arazoa dirudiena baino larriagoa da.
Hasiera batean, zabortegi berriak egitea proposatu zen. Ondoren, birziklatzearen aldeko kanpainak egin ziren eta zabor ontzi desberdinak ipini ziren herrialde bakoitzean. Honek, ez zuen arazoa konpondu eta hainbat saiakeren ondoren euskal gobernuak errausketa planta bat egiteko plana sinatu zuen.
Ordutik aurrera, planta egiteko gune egoki bat bilatzen egon dira. Azken informazioek dioten moduan, bi proposamen berri izan dira. Biak Donostiako zonaldean, horietako bat hiritik hurrunago. Baina aste hontan helarazi diguten bezala, erraustegia Zubieta zonaldean ezartzea legezkanpokoa litzateke, hiritik gertuegi dagoelako.

Baina, nork informatu behar gaitu honi buruz? Dirudienez, inork. Errausketa planta berri honi buruzko informazioa minimoa izan da. Telebista eta prentsan gutxi entzun ahal izan dugu eta honegatik jaio izan da errausketaren aurkako plataforma. Erraustegia egiteko proposatu diren herrialdeetako bizilagunek osatzen dute plataforma hau. Helburutzat, errausketa ez den beste alternatibak bilatzea dute.
Errausketaren aurkako plataformek, manifestazioa konbokatu dute Urtarrilak 14ean Usurbilen.
Amaia Rascon
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: