Bukatu zaizkigu gabonetako gala luze horiek.Normaltasunera iristeko,gaurtik aurrera telebistak programazio berria eskaintzen digu. Gaur gabean bi programa berri dauzkagu. Batetik Tele 5-k Hormigas blancas izeneko programa estreinatuko du gaueko 23:45etan. Jorge Javier Vazquez, Aqui Hay tomateren aurkezlea, izango da programaren ibilbidea zuzenduko duena.Baina hau ez da estreinatuko den programa bakarra. TVE1 ek ere, astearte gauetarako programa musikal batekin egin izan du apostu.Oraingo honetan Mision Eurovision izenaz bataiatu dute programa. Zazpi astez iraungo duen saioa dugu, izenak esaten duen bezala, Eurovisiorako abeslaria aukeratzea izango da saioaren funtza.
Baina ez pentsa, astearte gaua honekin bukatzen denik. Izan ere, gaur gabean House telesailaren (Cuatro 22:00) hirugarren denboraldia hasten da. Cuatrok telesail honekin apostu handia egin zuen; eta egia izan, izandako arrakasta dela eta, badirudi irabazi egin duela.
Beraz gaur gauen zer ikusi badaukagu; denontzako programazioa alegia.
argazkia 20minutosetik gureganatua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina