Internauten kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baita amaraunean ibiltzeko euskara erabiltzen dutenen kopuruak ere: 166.100 lagunek nabigatzen dute euskaraz. EUSTATek plazaratu berri dituen datuen arabera, EAEn gero eta gehiago dira internet erabiltzen dutenak, 755.100 lagun guztira. 2006ko bigarren hiruhilekoan % 9,2 gehitu da erabiltzaileen kopuru hori.

Amaraunean euskaraz dabiltzanen kopurua ere igo egin da EAEn 2006ko bigarren hiruhilekoan. Igoera % 2koa izan da, hain zuzen ere, 2005eko azken hiru hilabeteetako datuekin alderatuz gero. Interneten nabigatzeko EAEn euskara erabiltzen dutenak 166.100 lagun lirateke, EUSTATen datuen arabera. Iazko azken hiruhilekoan baino 27.600 gehiago, eta 2005eko bigarren hiruhilekoan baino 23.500 gehiago.

Beraz, EAEn geroz eta gehiago erabiltzen dugu Internet, eta euskara apurka-apurka bere lekua hartzen ari da erabiltzaileen hizkuntz-aukera gisa.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: